Albisteak 2020

BEREZIAK

05 Urr 2020

Asier Puertasek entrenatuko du Zarautz Babyauto

Asier Puertasek entrenatuko du Zarautz Babyauto Asier Puertasek entrenatuko du Zarautz Babyauto

Orioko entrenatzaileak Enbataren ardura hartu du 2021eko denboraldirako

Zarautz Babyautok denboraldi ona egin du arraunaren maila gorenera itzuleraren urtean, eta mailari eustea lortu du Eusko Label Ligako playoffetako bi jardunaldietan. Arraun kanpaina amaitu ostean, talde gipuzkoarrak iragarri du Gari Urangak ez duela Enbata entrenatzen jarraituko datorren denboraldian CaixaBank Koroarengatiko lehian.

Asier Puertas izango da 2021erako Zarautz Babyautoren proiektu berriaren burua. Arraunlari gisa, Orioko Arraunketa Elkartearen eta GO fit Hondarribiaren tostetan aritu zen oriotarra, eta, hain zuzen ere, talde bidasoarrean aritu da azken hiru urteetan berdeen bigarren traineruko entrenatzaile gisa. Asier Puertasekin, enbatak denboraldi berri bati ekingo dio Eusko Label Ligan, maila gorenean finkatzeko helburuarekin.

Itzuli