ACT TV

BEREZIAK

11 Abu 2020

Arrakastarekin hitzordu bikoitza Zarautzen

Arrakastarekin hitzordu bikoitza Zarautzen

Asteburu honetan Zarauzko XLIII. eta XII. Ikurriñaren hitzordu bikoitza lehiatuko da Gipuzkoako udalerrian

Abuztua aurrera doa azkar, eta hemen dugu Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren hitzordu berri bat. Asteburu honetan, udako hitzordu mitikoetako baten txanda iritsiko da, talde eta arraunlari guztiek gorriz markatuta dutena, Zarauzko XLIII. eta XII. Ikurriñak, bi lehiaketetako hamaikagarren eta hamabigarren jardunaldiei dagozkienak. Ohi bezala, bandera bi jardunalditan jokatuko da, abuztuaren 15ean eta 16an. Gogoratu behar da bandera bi jardunaldietako denborarik onenak irabazi arren, klubek sailkapen nagusirako puntuak jasoko dituztela bi egunetako bakoitzean.

Ikurriña bat, Zarauzkoa, ACtren hasieratik lagun duguna, eta 2006tik aurrera jardunaldi bikoitzera lehiatzen dena. Ordutik, Gipuzkoako herriak arraunaren maila gorena hartzen du urtero abuztuan.

Astuburua larunbatean hasiko da, 17:40etan, Euskotren Ligako Zarauzko XII. ikurrinarekin, nomOrio Arraunketa Elkartea, Donostiarra Lacturale, Donostia Arraun Lagunak eta Hondarribia Bertako Igogailuak lehiatuko dira 'trapu' ospetsu honen aldeko lehen erasoan. Itsas milia eta erdiko (2.778 metro) distantzia osatuko dute, bi luzerekin eta ziaboga batekin.

Jarraian, gizonezkoen ontziak lehiatuko dira, hiru itsas miliako (5.556 metro) ibilbidean, lau luzetan banatuta, hiru ziabogarekin. Hiru txandak Eusko Label Ligako sailkapen orokorraren arabera banatuta egongo dira, beraz, lehenengo txandan Kaiku Vusa, CR Ares, Zarautz Babyauto eta Ondarroa Cikautxo izango ditugu. Bigarren txandan Lekittarra Elecnor, Cabo, Zierbena Bahias de Bizkaia eta GO fit Hondarribia arituko dira. Azkenik, ohorezko txandan, Donostiarra Amenabar, Santurtzi Transportes y Grúas Aguado, Orio Arraunketa Elkartea eta Bermeo Urdaibai Avia lehiatuko dira.

Igandean, berriz ere, estropada eremu berean izango da borroka. 11:40etan hasiko da Euskotren Ligako azken estropada, Zarauzko XII. Ikurriñaren bigarren jardunaldia. Estropadako garaileari bandera emateaz gain, Euskotren Saria eta Caixabankeko maillota emango dizkiote Orio Arraunketa Elkarteari, txapelketako garaile bezela.

Jarraian, eta Zarauzko uretan arraun asteburu ikusgarri bati ginga jartzeko, Eusko Label Ligako Zarauzko XLIII. Ikurriña izango dugu. Estropada honetarako, txandak larunbateko jardunaldiko azken sailkapenaren arabera osatuko dira.

Itzuli