Albisteak 2021

LEHIAKETA

27 Abu 2021

Ares eta Moañak itxiko dute lehiaketako bigarren hilabetea

Ares eta Moañak itxiko dute lehiaketako bigarren hilabetea

Asteburuko bi jardunaldien ondoren, Eusko Label Ligako azken asteburuan 8 traineru onenak soilik ariko dira 

Asteburuan zehar, Eusko Label Ligako zaleen begiak Aresi eta Moañari begira egongo dira. Galiziako bi herrietan jokatuko dira Eusko Label Ligako bi jardunaldiak, eta bai sailkapen nagusiko lidertza, bai eta ohorezko txandan sartzeko postuak jokoan izango dira. Kantauriko eta Atlantikoko hamabi traineru onenek azken aldiz neurtuko dituzte indarrak asteburu honetan, izan ere, Eusko Label Ligako azken bi jardunaldietan lehen zortzi sailkatuek bakarrik parte hartuko baitute.

Asteburua abuztuaren 28an, larunbatean, hasiko da, 18:13etan, XIV. Bandeira Concello de Ares jokatzearekin batera. Bandeirako hirugarren edizioa izango da banku fijoko arraunaren mailarik gorenean, eta Hondarribiak dauka estropada-eremuko errekorra iazko denborari esker (19 '34 "94). Zierbenak lortu zuen beste garaipena 2017ko denboraldian.

Larunbatean, CaixaBank Koroaren sailkapeneko azken lau taldeak lehen txandan ariko dira: Zarautz Gesalaga-Okelan, SD Tiran Pereira, Lekittarra Elecnor eta CR de Ares. Ondoren, CR Cabo da Cruz, Ondarroa Cikautxo, Bermeo Urdaibai AVIA eta Orio Orialki traineruen txanda izango da, eta Eusko Label Ligako lau traineru onenek, Zierbena Bahias de Bizkaia, Donostiarra Amenabar, GO fit Hondarribia eta Santurtzi T. y G. Aguadok itxiko dute jardunaldia.

Igandean, Moañan, XXXIX. Bandeira Concello de Moaña jokatuko da, maila gorenean jokatzen den bost edizioa izango da. Hondarribiak eta Urdaibaik bina garaipen lortu dituzte (2014 eta 2017, Ama Guadalupekoarentzat, eta 2016 eta 2018, Bou Bizkaiarentzat); Oriok, berriz, arraunak altzatu zituen 2015. denboraldian. Hala ere, estropaden eremuko errekorra Eusko Label Ligatik kanpoko lortu da, Mecosek 2001ean kronometroa 18'54"76an gelditu zuenean hain zuzen ere. Igandeko txandak XIV. Bandeira Concello de Ares amaitu ondorengo sailkapen orokorrean oinarrituko dira.
 

Itzuli