ACT TV 2019
BEREZIAK
20 Eka 2019
Anteia buiak udara honetan errepikatuko du
Beste urte batez, ACTk itsasoaren egoeraren inguruko informaziorik zehatzena izango du Zunibalen eskutik
Itsasoa da gure ingurunea naturala, eta momentu oro ahalik eta informaziorik onena eskura izateak gure kostaldetik nabigatzen laguntzen digu. Horregatik, ACTk Zunibalengan jarri du konfidantza bigarren urtez jarraian gure estropada eremuetako informazioa jasotzeko. Zunibalen Anteia buiak momenturo dauden olatuen maiztasuna, altuera eta norabidea erakutsiko dizkigu denbora errealean.
Eduardo Martínez, Zunibalen Negozio Garapen Zuzendaria, eta Borja Rodrigo, ACTko Presidentea, izan dira lehengo urteko akordioari jarraipena emateko arduradunak. Rodrigok, ACTren “etengabeko hobekuntza teknikoa” azpimarratu nahi izan du “denboraldiz denboraldi txapelketaren modernizazio eta kalitate teknikoaren hobekuntza” bilatzeko helburuarekin. Bere aldetik, Eduardo Martínezek positibotzak jo du pasa den udako esperientzia eta Zunibalek arraunarekin partekatzen dituen “etengabeko hobekuntza, esfortzua eta superazioa” azpimarratu ditu.