Albisteak 2020

BEREZIAK

17 Abu 2020

Ametsezko denboraldia

Ametsezko denboraldia

Orio Arraunketa Elkarteak bigarren aldiz jarraian irabazi du Euskotren Liga Zarauzko XII. Ikurriñean garaipena lortu ondoren

Zarauzko Ikurriñaren lehiarekin, Euskotren Ligaren edizio berri bat amaitu da, hamabigarrena, eta Orio Arraunketa Elkartea bigarren aldiz jarraian bilakatu da txapeldun. ‘Mirotzek’ oso maila altuko denboraldia osatu dute, emakumezkoen arraunketako elitean jokatutako 12 jardunaldietatik 10etan garaipena lortuz.

San Nikolasaren denboraldia aurrekoa amaitu zen bezala hasi zen, garaipenarekin. Orio Arraunketa Elkarteak denboraldiko lehen bandera irabazi zuen Galiziako uretan, II Bandeira Cidade da Coruñan garaituz. Erritmoa galdu gabe, Santi Zabaletak entrenatutako traineruak Donostiako Kontxako badiako uretan ere eskuratu zuten V. CaixaBank Bandera, Donostia Arraun Lagunaki 4"ko aldea ateraz.

Donostiarra Lacturalek garaipena kendu zion oriotarrei IV Petronor Banderan, baina Getxon, Orio garaipenaren bidera itzuli zen, Getxoko XII. Ikurrinarekin. Igande horretan bertan ezin izan zuen asteburua biribildu bere zaleen aurrean garaipena lortuz Orioko XIX. Emakume Estropadetan, non bigarren postua eskuratu zuten.

Ordutik aurrera, gipuzkoarrek estropada guztiak garaipenarekin amaitu dituzte, Bilboko eta Lekeitioko asteburuan garaipen bikoitza lortuz, eta Hondarribiako eta Ondarroako estropadetan ere garaipen bikoitza errepikatu zuen asteburuan. 2020ko Euskotren Liga amaitzeko denboraldiko hitzordu entzutetsuenetako batean irabazi dute, Zarauzko XII. Ikurrina, gainera, bi jardunaldietan garaipena eramanaz.

Horrela, oriotarrek 46 puntu lortu dituzte, Euskotren Saria eta CaixaBanken liderraren maillota berresteko. Nadeth Agirrek Euskotren Ligako patroi Onenaren titulua ere berreskuratu du, 21 punturekin, Donostiarra Lacturaleko Natalia Tubioren aurretik, 19 punturekin.

Itzuli