ACT TV 2022

03 Uzt 2022

Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100 etxean garaile

Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100 etxean garaile Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100 etxean garaile

Garaipenaz gain, lehiaketako lidertzan kokatu da, Orio Orialki bezala, garaipena eta lidertza eskuratu du Euskotren Ligan

Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100 taldeak XIV. Fabrika Bandera irabazi du eta Eusko Label Ligako liderra da 23 punturekin. Donostiarrek lehia oso parekatua izan zuten Matrix Hondarribiarekin azken paladetara arte, baina azken luzeari esker denboraldiko lehen garaipena erdietsi dute. Bigarren txandatik, Bermeo Urdaibai kokatu da hirugarren postuan, Getariarekin estropada guztian lehian izan ondoren.

Caixabank Patroi Onenaren sailkapenari dagokionez, Ander Etxegoienek (Orio Orialki) patroi onenaren maillotari eutsi dio 22 punturekin eta Felix Duartek bigarrena da (Cabo) 21 puntuekin, gaur irabazi ondoren.

Garaipena eta lidertza Orio Orialkirentzat
Euskotren Ligari dagokionez, Orio Orialkik denboraldiko bere lehen bandera eskuratu du, Arraun Lagunak 4 segundoko aldearekin mendean hartuta Donostian ospatutako VI. Bandera Fabrikan. Atzetik, Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 eta Tolosaldea helmugaratu dira, 30 eta 31 segundu galduta, hurrenez hurren. Garaipen honekin, Nadeth Agirrek zuzentzen dituen taldeak EuskoTren Ligaren gorenean kokatu dira 7 punturekin, Arraun Lagunakekin berdinduta. Bandera bat irabazi duen azken ontzia denez, mirotzek lider jarraitzen dute. Sailkapenaren behealdean, Donostiarra hirugarren postuan dago 4 tantorekin eta Tolosaldea 2 tantorekin ixten du. Bestalde, Nadeth Agirrek jardunaldiko patroirik onena da eta EITB 2022 Patroi Onenaren Sailkapen orokorreko errenta 8 puntura iritsi da.

Itzuli