Albisteak 2022

LEHIAKETA

30 Eka 2022

ACTk patroi onenaren puntuazio-sisteman hobekuntzak sartu ditu

ACTk patroi onenaren puntuazio-sisteman hobekuntzak sartu ditu ACTk patroi onenaren puntuazio-sisteman hobekuntzak sartu ditu

Denboraldi bakoitzeko patroirik onena edo patroirik erregularrena aukeratzeko orduan erabiltzen dituen irizpideetan aldaketa batzuk egitea erabaki du ACTk. Honela, parametro berri bat gehituko da lehendik erabiltzen diren irizpideari, azken luzean egindako lana ere haintzat hartuz. 

Orain arte bezala, traineru bakoitzak ziabogak hartzeko erabilitako denbora kontuan izango da, baina honek lehen baino inpaktu gutxiago izango du. Bestalde, azken luzeari garrantzi gehiago ematen zaio, non patroiak sarrera librea izan ohi duenez, maniobratzeko tarte handiagoa baitu.

Lehen irizpidea: Estropada eramuan izandako denbora aintzat hartuta, ziaboga-eremuan (maniobra egin baino 50 metro lehenago eta 50 metro geroago) erabilitako ehunekoa. Urte honetatik aurrera, guztizko denbora onenen inpaktu negatiboa moteltzeko, bere erro karratuaren erdia gehituko zaio.

Bigarren irizpidea: Traineru batek estropadan izan duen denbora kontuan hartuta, bere azken luzean emandako denboraren ehunekoa.

Bi irizpideak konbinatu eta bateratzeko, faktore bakoitzaren emaitzak balio txarrenaren eta hoberenaren artean ordenatzen dira, datu txarrenak lortu dituen ontziari % 0 emanez eta datu onenak lortu dituen ontziari % 100 emanez. Ondoren, bi faktoreak batzen dira (emaitzak), eta balioaren % 60 ematen zaio 1. irizpideari (ziabogak) eta % 40 2. irizpideari (azken luzea).

Sistema hau aplikatuz, estropada bakoitzean patroi guztiek punturen bat erdietsiko dute, 12 puntu patroirik onenarentzat, eta azken sailkatuarentzat puntu bat. 

Itzuli