Albisteak 2020

ELKARTEA

16 Mai 2020

ACTk bere bide-orriarekin jarraituko du

ACTk bere bide-orriarekin jarraituko du

Datorren astetik aurrera, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako arraunlarien serologia aztertzeko beharrezko probei hasiera emango zaie

Jarduerara itzultzeko protokoloa zehazteko berriro bildu ondoren, ACTko klubek kirolariei proba serologikoak egiteko datak adostu dituzte, horrela, txapelketaren hasierarako prestatzeko. Prozesu hori klubetako medikuen gidaritzapean egingo da, elkarteko zerbitzu medikoen arduradun Juan Jose Badiolak zuzendutako prozesu batean.

Datorren astetik aurrera, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako arraunlariek proba serologikoak egingo dituzte. Test mota honek, odol lagin txiki baten bidez, kirolariak birusaren aurkako antigorputzak sortu dituen detektatzen du, eta hori birusarekin kontaktuan egon den seinale litzateke.

Kluben arteko hurrengo hartu-emana maiatzaren 30ean izango da, 12 bazkideak batzarrean bilduko dira denboraldia hasi aurretik azken erabakiak hartzeko.

Itzuli