Albisteak 2016

ELKARTEA

19 Mar 2016

ACTa udararako prest

ACTa udararako prest

2016ko San Miguel Ligako aurrekontua eta egutegia onetsi dute bazkideek

Gaur goizean Hondarribian, Jauregi Hotelean hain zuzen, ACTko Batzar berri bat ospatu da. Bertan, garrantzi handiko hainbat gai eztabaidatu dira, hala nola, 2016ko San Miguel Ligako aurrekontuaren eta egutegiaren onespena. Aurrekontu onetsiari dagokionez, milioi bateko zifran mantentzen da, zifra horretatik 200.000 euro sarietan banatuko dira.

2016ko San Miguel Ligako egutegia ere onetsi egin da, beste behin 12 ontzik kantabrikoko itsasoak eta ibaiak zeharkatuko dituzte CaixaBank Koroa eskuratzeko asmoarekin. Denboraldiaren hasiera ekainaren 19an izango da andaluziako hiriburua den Sevillan eta hiru hilabete luzeren ostean eta 19 estropada eta gero, 2016ko sasoiaren amaiera XLII. El Corte Ingles Banderarekin iritsiko da irailaren 18an. Egutegian markatu beharreko egunak beste behin Moañan eta Cabon uztailaren 23an eta 24ean zentratuko dira. Gainera, berriz ere, San Miguel Liga Donostiara bueltatuko da V. Eusko Label Banderarekin uztailaren 10ean. Abuztua, jada klasikoa den XXXIX. Zarauzko Estropadekin irekiko da, 13an eta 14ean. 

Horrez gain, Euskotren Ligak ohikoak dituen zortzi estropadak izango ditu aurten. Denboraldia uztailaren 9an eta 10ean hasiko da Orion eta Donostian eta Zarautzen amaiaera izango du abuztuaren 13an eta 14ean. Azpimarratu beharrekoa da, egungo txapeldunak, San Juan Iberdrolak, soilik duela txapelketa honetan aritzeko plaza. Gainontzeko traineruak, jokoan jartzen diren hiru plazetatik bat eskuratzeko borroka egin beharko dute.

Batzarra bukatu eta gero, San Miguel Ligako egungo txapelduna den NT2 Hondarribiak ACTko gainontzeko batzarkideak bazkaltzera gonbidatu ditu Bidasoako herrian.

Itzuli