Albisteak 2021

ELKARTEA

05 Eka 2021

ACT estatxa askatzeko prest

ACT estatxa askatzeko prest

ACTko bazkideek denboraldia hasteko azken xehetasunak zehaztu dituzte

ACTko kideek urteko laugarren batzarra egin dute gaur goizean Donostiako Aquariumean, eta, aldi berean, denboraldia hasi aurreko azken ohiko saioa izango da.

Bertan, Batzorde Teknikoak zehatz-mehatz azaldu ditu lehiaketarekin eta estropaden txanden antolaketarekin zerikusia duten alderdi batzuk, bai eta Eusko Label Ligaren edizio honetan estreinatuko den estropada eremu berriaren berezitasun teknikoak ere, zehazki, abuztuaren 7an, Rianxon jokatuko den Barbanza Arousa banderarekin.

Bazkideak biltzen diren bakoitzean ohikoa den bezala, elkartearen kudeaketaren eta administrazioaren berezko alderdien berri emateko ere baliatu da.

Horrela, Traineru Kluben Elkarteak uztailaren 3an ekingo dio txapelketari a Coruñako uretan.

Aldaketak azken jardunaldian 
ACTko bazkideek, aho batez onartu dute Eusko Label Ligako azken jardunaldia ahalik eta baldintza berdinetan jokatzea, azken emaitzan eraginik izan ez dezan. 

Horretarako, lehiaketari buruzko araudiaren 11. artikuluan honako azken paragrafo hau gehitu da: < Ligako azken estropadara iritsitakoan lehen eta bigarren sailkatuen artean hiru puntuko edo gutxiagoko aldea izanez gero, eta Portugaleteko itsasadarreko estropada eremuan jokatzen bada (Nerbioi), estropada hori erlojupekoaren bidez egingo da nahitaez, banaka irtengo direlarik minutu bateko distantziaz, eta lau traineruz osatutako bi tandatan banaturik>.
 

Itzuli