ACT TV 2022

18 Eka 2022

ACT denboraldi berrirako prest da

ACT denboraldi berrirako prest da ACT denboraldi berrirako prest da

Eusko Label Ligaren hogeigarren edizioa izango da 

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako denboraldi berriak aurkeztu dituzte gaur arratsaldean Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Klubekin, erakundeekin eta babesleekin batera, Traineru Kluben Elkarteak bere hogeigarren denboraldirako estatxa askatu du.

Ekitaldiaren hasieran, ohi den bezala, aurreko denboraldiko txapeldunek irabazitako garaikurrak trukatu dituzte. Horrela, Donostia Arraun Lagunak-ek Euskotren Garaikurra itzuli du, eta beraren erreplika jaso du trukean, Alberto Ruiz de Lazkanoren eskutik. Ondoren, Itsasoko Ama Soterak gauza bera egin du CaixaBank Koroarekin, Angel Garabieta Caixabankeko Zuzendari Komertzialak emana.

Eusko Label Ligak 2003tik hona izan duen ibilbidea ikusi den bideo baten proiekzioarekin jarraitu da galak. Eusko Label Ligako edizio guztietan egon den Ioseba Amunarrizek eta aurtengo kanpainan debuta egingo duen Jon Ander De la Hozen eskutik, lehiaketak izan dituen une garrantzitsuenak errepasatu dituzte, sortu zenetik gaur egun arte.

Borja Rodrigok, ACTko presidenteak eta Arantxa Tapiak, gure babesle nagusia den Eusko Labeleko ordezkariak, ongietorria eman diete klub guztiei hogei jardunaldietan zorte ona opatuz.

Azkenik, uztailaren bian Bilboko uretan hasiko den denboraldi berriari begira egin diren nobedadeak ere aurkeztu dira, zaleentzako Fan Zone espazioaren itzulera nabarmenduz. Uda honetan, klubetako jarraitzaileek Eusko Label hegaluzea dastatu ahal izango dute, eta bertan izango dira ere Keler, elkartearen garagardo ofiziala eta CaixaBank gunea.
 

Itzuli