Albisteak 2019

ELKARTEA

13 Ira 2019

ACT Bermeon bilduko da larunbatean

ACT Bermeon bilduko da larunbatean

Elkarteko bazkideak batzarrean bilduko dira larunbatean Bermeon

Eusko Label Ligako hamazortzigarren jardunaldia jokatzearekin bat, larunbatean irailaren 14ean Bermeoko Arrantzaleen Museoan, ACTko bazkideak Batzarrean bilduko dira 10.30etan. Lehenik eta behin, aurreko bilerako aktak onartuko dira. Jarraian, bazkideei ACTaren kudeaketaren inguruko informazioa emango zaie, 2018ko hirugarren hiruhilekoari dagokiona. Azkenik, galde-eskeentzako denbora izango da Batzarra amaitu aurretik.

Itzuli