Albisteak 2019

BEREZIAK

30 Abu 2019

Abuztu rokeroa Gorka Egiazuren eskutik

Abuztu rokeroa Gorka Egiazuren eskutik

GO fit Hondarribiako arraunlariak bere Playlist zerrenda ekarri digu abuztu amaiera honetarako

"Ama Guadalupekoa" ontziko arraunlariak bere abestien zerrenda gogokoena ekarri du hilabete amaiera honetarako. Bere zerrendan rock generoa da nagusi, talde estatubatuarren bitartez. Bertan aurki ditzakegu Nirvanaren "Lithium" kantua, The Replacements taldearen "Bastards of Young", A Day To Remenber-ren "All I Want" edota Linking Parken "In the End" abestiak. Horrez gain, talde kanadiarren eta britainiarren kantuak ere baditugu entzungai, esaterako, Sum 41 taldearen "Walking Disaster" edota "Open Your Eyes" abestiak, baita Neck Deep abeslariaren "December" kantua ere. 

Bestalde, Euskal Herriko taldeak eta beraien abestiak ere ez dira falta. Zerrenda horretan topa ditzakegu Berri Txarraken "Denak ez du balio", Barricadaren "Sean bienvenidos" edota Kaotikoren "Rico Deprimido" kantuak. Rockaz gain, folk-pop generoa ere ageri da playlist honetan, adibidez, Nøgen talde donostiarraren "Oxigenoa" kantua topa dezakegu. 

Gainera, talde ezagunen kantuak ere ageri dira, hala nola, Green Day-ren "Whatser" edota blink-182 taldearen "I miss you" kantuak. 

Igo bolumena eta goza ezazue Gorka Egiazuren Playlistarekin!
 

Itzuli