ACT TV 2020

BEREZIAK

16 Eka 2020

A Coruñan hasiko da txapelketa

A Coruñan hasiko da txapelketa

Uztailaren 4 eta 5ean Riazorgo hondartzan lehiatuko dira Eusko Label Liga eta Euskotren Ligako lehen bi jardunaldiak

Udarako arraun denboraldia gainean dugu eta Eusko Label Ligan eta Euskotren Ligan izango diren 16 taldeek jada ezagutzen dute datorren hiru hilabeteetan zehar lehiatu beharreko egutegia.

Udarari hasiera A Coruñan emango zaio IV Bandeira Cidade da Coruñarekin. Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako taldeak hemen hasiko dute uzteilaren 4 eta 5ean CaixaBank Koroa eta Euskotren Garaikurra lortzeko bidea.

Lehiaketa Euskadiko uretara iritsiko da uztailaren 11n eta 12an Donostian lehiatuko den VIII CaixaBank Bandera eta Zierbenako XXXVII. Petronor Bandera jokoan jartzen direnean. Uztailaren 18an, berriz, udako egutegiko banderarik klasikoenetako baten txanda izango da, Getxoko Estropaden XLII. Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XVI. Omenaldia. Igande horretan bertan, hilaren 19an, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako txapeldun izan zen taldearen etxera iritsiko da txapelketa Orioko XXX. Estropadekin. Uztailaren 25ean Bilboko XI. Bandera eta 26an Lekeition XXXV. El Correo Ikurriña XXXV lehiatuko dira hilabete honi amaiera emateko.

Espainiako Traineru Txapelketa dela eta asteburu bateko geldialdiaren ondoren, abuztuaren 8an eta 9an itzuliko dira bi lehiaketak Hondarribiko XXXIII. Bandera eta XXXVI. Ondarroako Banderarekin. Abuztuaren 15ean eta 16an XLIII. Zarauzko estropadak lehiatuko dira, non Euskotren Ligari amaiera emango zaion eta emakumezkoen txapelketako talde txapeldunari garaikurra emango zaion.

Santurtziko XLI Ikurriña jokatuko da hilaren 23an eta Sestaoko Udalaren XIX. Bandera 24ean. Abuztuari agur esango diogu Galiziako bigarren asteburuarekin. Hilaren 29an, XIII. Concello de Ares Bandeira lehiatuko da eta 30ean XXX. Concello de Boiro Bandera ere izango dugu.

Kontxako Bandera iraileko lehen bi asteburuetan jokatu ondoren, Eusko Label Liga eszenatokira itzuliko da udako traineru denboraldiari amaiera emateko. Bermeo Hiriko XXXVIII. Banderak eta El Corte Ingles XLVI banderak itxiko dute denboraldia irailaren 19an eta 20an, non CaixaBank Koroa jasoko duen, beste behin, txapeldunak.

Itzuli