Albisteak

LEHIAKETA

09 Eka 2021

2021eko Eusko Label Liga eta Euskotren Ligak aurkeztuko dira Azkuna Zentroan

2021eko Eusko Label Liga eta Euskotren Ligak aurkeztuko dira Azkuna Zentroan

2020ko denboraldiari dagozkion garaikurrak banatuko dira, eta lehen jardunaldiko txanden zozketa egingo dira bertan.

Eusko Label Liga eta Euskotren Ligak A Coruñako beraien estreinurako gelditzen diren asteak kontatzen ari dira. Ordurarte, ordea, denboraldi berriaren aurkezpen ekitaldia egingo dute, ostegunean, Bilboko Azkuna Zentroan. Bertan izango dira, besteak beste, babesa ematen dien erakunde eta babesleekin batera.

Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren 2021 denboraldiko aurkezpenean, CaixaBank 2020 Koroaren erreplika emango zaio Santurtzi Transportes y Gruas Aguadori eta Euskotren 2020 Trofeoa Orio Orialkiri, iazko irabazle gisa. Gainera, Asier Zurinagak eta Nadeth Agirrek ere euren saria jasoko dute, hain zuzen ere, 2020ko Caixabankeko patroi onenarena eta 2020ko Euskotren Ligako patroi onenarena hurrenez-hurren.

Sari ezberdinez gain, Eusko Label Ligan parte hartuko duten taldeentzat ere egun garrantzitsua izango da, Bandeira Cidade da Coruñako lehen jardunaldia finkatzeko aukera emango baitu ekitaldiak. Izan ere, ostegunean zuzenean egingo da Eusko Label Ligako lehen jardunaldiko txanden zozketa.

Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren aurkezpena zuzenean jarraitu ahal izango da ACT TVren Youtubeko kanalean.
 

Itzuli