Albisteak 2020

BEREZIAK

01 Uzt 2020

2020ko Eusko Label Liga eta Euskotren Liga jarraitzeko moduak

2020ko Eusko Label Liga eta Euskotren Liga jarraitzeko moduak

Uda honetan jarraitu Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako estropadak ETBren eta TVGren bitartez

Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren udako egutegiko lehen bi jardunaldien asteburu honetan bertan lehiatuko dira. COVID-19ren pandemiak eragindako ondorioak direla eta, aurten ezingo zaituztegu gurekin izan estropadaz estropada kaietara, hondartzetara edo kai-muturretara hurbiltzen zareten milaka eta milaka zaletuak, bi lehiaketa horietan parte hartzen duten 16 taldeei maitasun eta babes osoa emateko.

Baina horrek ez du esan nahi uda honetan estropadez gozatzeko aukerarik izango ez duzuenik. Bai ETBk eta TVGk, bai guk geuk, gure esku dagoen guztia egingo dugu estropada eremuko emozio guztia zuei helarazteko.

Uda honetan estropadak hiru modutan jarraitu ahal izango dituzue:

- TELEBISTA: ETB 1ek eta TVG 2k zuzenean emango dituzte Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako egutegiko 18 probak. 17: 30ean hasita larunbatetan eta 11: 30etatik aurrera igandetan, estropaden emozioez gozatzeko aukera izango duzue, ikuspuntu pribilegiatu batetik.

- INTERNET: zauden tokian zaudela, eta telefono, ordenagailu edo tablet baten behar bakarrarekin, telebistako emankizunera sartu ahal izango zara eitb.eus atarian.

- SARE SOZIALAK: ACTtik, gure Facebook, Twitter, Instagram eta Youtubeko sare sozialen bidez, Eusko Label ligan eta Euskotren ligan gertatzen den guztiaren berri emango dizugu beste behin denboraldi honetan.

Itzuli