Albisteak 2023

LEHIAKETA

09 Mai 2023

12 hautagai Eusko Label Ligako playoffetarako

12 hautagai Eusko Label Ligako playoffetarako

Igoera fasean parte hartzeko dokumentazioa aurkezteko epea amaitu da

Eusko Label Liga hasteko geroz eta gutxiago falta da, eta lehiaketak bere bidea darrai. Horrela, irailean jokatuko diren Eusko Label Ligara igotzeko playoffetan parte hartu nahi duten klubek eskatutako dokumentazioa aurkeztu dute. ARC eta ALN ligetatik
datozen klubek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ACTko Zuzendaritza Batzordeak honako eskabide hauek onartu ditu, eta orain, hautagai diren klubek igotzeko beharrezkoa den kirol-plaza lortu beharko dute.
 
2024. denboraldiko Eusko Label Ligara igotzeko hautagaiak:
•    Arkote Arraun Taldea 
•    Club de Mar De Castropol 
•    Club de Remo Ares 
•    Club de Remo Chapela 
•    Club do Mar Bueu 
•    Deustuko Arraun Taldea 
•    Larraun Kosta A.K. 
•    Pasai Donibane Koxtape A.E. 
•    S.D. Remo Pedreña 
•    Sanpedrotarra A.E.
•    Zarautz Arraun Elkartea
•    Zumaiako Telmo Deun A.K.E.

 

Itzuli