Albisteak 2016

LEHIAKETA

20 Abu 2016

'Bou Bizkaia'k lehia berdintzen du

'Bou Bizkaia'k lehia berdintzen du

Urdaibai Aviak Hondarribiko XXIX. Bandera - GP Mapfre estropada lortu du eta San Miguel Ligako sailkapen nagusian NT2 Hondarribia berdindu du

Urdaibai Aviak gaur arratsaldean Hondarribiko XXIX. Bandera - GP Mapfre lortu du 19'44''12ko denborarekin, zortzi segundutara utzi dituzte etxean jokatzen zuen NT2 Hondarribia. Ez da arraun egiteko egunik onena izan, baina estropada izugarria bizitzeko aukera izan dugu gaurkoan. Ohorezko txandari dagokionez, 'Ama Gudalupekoa'ko mutilek lehen erdian estropadaren buru izan dira, baina Gorka Aranberriren gidaritzapean dauden mutilak hirugarren luzean erritmo bortitza ezarriz estropadako garaipena lortu dute. Beraz, bizkaitarrak zein NT2 Hondarribiak lidergoan puntu berdinekin aurkitzen dira, baina bandera kopuruaren ondorioz, hondarribitarrak CaixaBank Koroaren lehian buru dira oraindik. Txanda Kaiku Produchak 15 segundura eta San Juan Iberdrolak 20'12''82ko denborarekin osatu dute. Patroi Onenaren CaixaBank Sariari dagokionez, Gorka Aranberrik maillot zuria berreskuratu du eta 12 punturekin sailkapeneko buru da. Atzetik, Unai Osa puntu batera aurkitzen da.

Orio Babyauto bigarren txandako jaun eta jabe izan da eta 20'14''76ko marka egitea lortu, bostgarren izateko balio izan zaio. Hauen atzetik, Astilleroko 'San Jose' ontzia izan da bederatzi segundutara eta seigarrenak izan dira sailkapenean. Txanda galiziarrek osatu dute, Tiranek eta Cabok, zazpigarren eta bederatzigarren hurrenez hurren. Nabarmendu beharrekoa da, San Miguel Ligako sailkapen nagusiko bostgarren sailkatuak eta seigarren sailkatuak, Orio Babyautok eta Tiran Pereirak, puntu berdinak dituztela.

Lehen txandan, denboraldian lehen aldiz Zumaiak lortu du txandako garaipena 20'42''54ko denborarekin eta zortzigarrenak izatea lortu dute. Zumaiaren atzetik, Portugalete Eulenek 20'48''50 marka lortu du eta hamargarren izan da. San Pedroko 'Libia' hamaikagarren izan da eta Zierbena Bahias de Bizkaiak hamabigarren postuan amaitu du.

Biharko zita, Castro Urdiales

San Miguel Liga bihar Castro Urdialesera bidatzen du. Izan ere, Brazomar estropada eremua IV. CaixaBank Bandera jokoan jarriko du, 2013tik San Miguel Liga estropada eremu hau bisitatzen ez zuela. Horrela, 12.00etatik aurrera, Castroko uretan CaixaBank Koroaren hamabostgarren lehia ospatuko da.

Itzuli