Albisteak 2016

LEHIAKETA

21 Abu 2016

'Ama Guadalupekoak' CaixaBank Banderari gustoa hartzen dio

'Ama Guadalupekoak' CaixaBank Banderari gustoa hartzen dio

NT2 Hondarribiak Castro Urdialesen garaipena lortu du eta Urdaibai Aviarekiko puntu bateko errenta berreskuratu du

'Ama Guadalupekoak' Castro Urdialesen lortutako emaitzarekin garaipenaren zaporea dastatu egin du berriz. Kasu honetan, IV CaixaBank Bandera NT2 Hondarribiaren popara joan da, hirugarren urtez jarraian. Gaurko egunean, lehen paladetatik Mikel Orbañanosen gidaritzapean dauden mutilek txanda dominatzea lortu dute eta 19'55''92ko denbora lortuz, estropadako lehen sailkatuak izan dira, San Miguel Ligako bederatzigarren bandera lortuz. Atzetik, Urdaibai Aviak lau segundu galdu ditu. Horrela, CaixaBank Koroaren lehia berriro ere hondarribitarren alde geratzen da puntu bateko distantziarekin. Txandako hirugarren postua San Juan Iberdrolarentzat izan da, gaurko egunean laugarren izanda. Gainera, Endika Perezek Patroi Onenaren CaixaBank Sariaren lidergora bueltatu egin da. Txandara bueltatuz, Kaiku Producha izan da txandako motelena eta 21'01''12ko markarekin CaixaBank Banderako azkenak izan dira.

Beste behin, Orio Babyauto bigarren txandako jaun eta jabe izan da. 20'16''38ko denborarekin txandako denborarik azkarrena egitea lortu du eta sailkapenean hirugarrenak izan dira. Oriotarren atzetik, Cabok, Astillerok eta Tiran Pereirak lehia izugarria izan dute. Azkenean, balantza Caborentzar izan da eta 20'35''82ko denborarekin bostgarren plaza bete dute. Atzetik, Boiroekiko lau segundutara Astillero iritsi da eta Tiran Pereira zortzigarren izatea lortu du.

Lehen txandan, San Pedrorentzat izan da garaipena Zierbena Bahias de Bizkaiarekin gogor borrokatu ostean. 'Libiak' azkeneko metroetan 20'43''58ko denborarekin zazpigarrenak izan dira, 'galipo'ak berriz, bederatzigarrenak. Lehen txanda, Zumaiak hamargarren postuan eta Portugalete Eulenek hamaikagarren postua osatu dute.

Bizkaiko ibilbidearen hasiera

San Miguel Ligak azkeneko lau jaurdunaldietako ibilbidea hartu du eta bizkaiko uretan igaroko du ibilbide hori. CaixaBank Koroaren lehia Portugaletera joango da, hain zuzen, larunbatean 18.00etatik aurrera VIII. Ambilamp 'Reciclamos la luz' Bandera eta igandean 12.00etatik aurrera XXXV. Noble Villa de Portugalete Banderak jokoan jarriz.

Itzuli