CR ARES

Historia

Klubaren babesleak
  • Concello de Ares
  • Nor Inver
  • Río Natura
  • Cabreiroá
  • Abanca
  • Galicia Saudable
  • Deporte Galego

Ares Arraun Elkartea 1958an sortu zen Ares herriko (a Coruña) Arrantzaleen Kofradian, arrauneko kirolaren praktika jarraitua sustatu eta bultzatzeko helburuarekin. Gaur egun, etengabe jardunean jarraitzen duen Galiziako arraun talde zaharrena da.

Aresenen aulki finkoko eta arraunketa olinpikoko diziplinak praktikatzen dira. Aulki finkoari dagokionez, klubaren kirol-arrakastarik handiena 2016an izan zen, ACT antolatutako Eusko Label Ligara igo baitzen. Harrezkero, taldea denboraldi amaierako igoerako playoffetan finkatu da, eta, berriz ere, 2020ko denboraldian, Santa Olalla trainerua arraunaren maila gorenean parte hartzeko postua lortu zuen denboraldi arrakastatsu baten ondoren.

Aulki mugikorraren diziplinan, Bartzelona lehiaturiko 1992ko Olinpiadetan Espainia ordezkatu zuen taldearen ordezkarietako bat izatea lortu zuen. CR Aresen ezaugarria kirol tradizional honen balioak zabaltzeko lan nekaezina egitea da, ekimen berritzaileen bidez, hala nola "Eternos - Club de Remo de Ares" dokumentalaren ekoizpenaren bidez, 2016 denboraldi historikoa protagonisten ahotan gogoratzen duena. Lan hau "Mestre Mateo" Galiziako Ikus-entzuneko Sarien XVII. ediziorako dokumental onenaren atalean izendatua egon zen.

2019an, kirolariak arraunaren diziplinan trebatzeko proiektu berritzaile bat sortu zen. "#JuntosInvulnerables" hezkuntza-plataformaren bitartzez arraunaren inguruan irakastetik harago doazen eta kirol-balioetan, ahaleginean, iraunkortasunean, sakrifizioan, talde-lanean... oinarritutako prestakuntzarekin zerikusia duten prestakuntza-behar guztiak bideratzen dira. Honela, Aresko Arraun Klubeko harrobiak kirolarien eta hainbat arlotako profesionalen, psikologoen, hezkuntza-terapeuten, nutrizionisten eta profesionalen prestakuntza jasotzen du.

2020an, arraunaren maila nagusira itzuli zenean, CR Aresek Eusko Label ligan jarraitzea lortu zuen, sailkapeneko hamargarren postua lortuz.