Albisteak

BEREZIAK

19 Mar 2020

Aurredenboraldiko egunerokoa (III): Ondarroa

Aurredenboraldiko egunerokoa (III): Ondarroa Aurredenboraldiko egunerokoa (III): Ondarroa

Iñigo Larrinagak Eusko Label Ligako patroiek egiten duten denboraldi-aurrearen berri eman digu

Denboraldi-aurrea aurrera doa egunez egun, eta gaur Eusko Label Ligako arraunlari baten testigantza berria ezagutzea tokatzen da. Ondarroako Iñigo Larrinagaren txanda da, eta berak patroien prestakuntzaren ikuspegi berezia emango digu:

Zer moduz doa denboraldi-aurrea?

Aurre denboraldian gustura ari gara lanean. Nahai baino baja gehiago izan ditugu eta talde laburra daukagu baina Iñakik talde sendoa osatu duelakoan nago eta urtero bezela, ilusioz hartuko dugu denboraldi berri hau, gure onena emateko talde bezela.

Zein da zure asteroko lan plana?

Gure asteko planean gorputza lantzeko ariketak sartzen ditugu, abdominalak etb. Hori eta gero kardioa egiten dugu, forman mantentzeko eta fintzeko.
Uretara goazen egunetan, aurretik kardio bixkat egiten saiatzen gara. Azkenean lan egiten dugun kirolariak gara eta ez daukagu 24h , bertara egoteko.

Aurtengo negua ez da izan urterokoa bezain gogorra. Zuen denboraldi-aurrea aldatu al du honek?

Ez, egia esan berdin jarraitu dugu eta gustura aritu gara negu ona eukitzearen abantailarekin. Azkenean eguraldi onak asko laguntzen du eta negua ez da ain astuna izaten.

Zerk desberdintzen du arraunlari baten prestakuntza eta patroi batena urtearen lehen zati honetan?

Nire ustez, arraunlari baten prestakuntza askoz zehatzagoa da. Egia da hasierako hilabetetan forma orokorra lantzen dela, baina gero, forma puntu onenak zaindu behar dira. Arraunlari guztiak egon behar dira punturik onenean, nahi den egunean eta horrek prestatzailearen lana zailtzen du. Patroiekin, askoz errazagoa da.

Desberdina izanik askotan bakarlanean ibiltzea suposatzen du. Zer moduz daramazu hori?

Nahikotxo urte dira ia eta azkenean ohitu egiten zara, baina ederra izaten da arraunlariak ergometroan egurrean daudenean, atzetik bizikleta estatikoan txantxan aritzea. Bestela, beti eingainatzen dut inguruko baten bat nirekin korrika egitera joateko ta gustura ibiltzen naiz.

Zein dira patroi baten denboraldi-aurreko prestakuntzarako aspektu garrantzitsuenak?

Niri gogorren egiten zaidana janaria zaintzea da. Jaten oso txarra naiz eta horrek daukan garrantzia oso handia da. Nire ustez garrantzitsuenak, garbi jatea eta fisikoa zaintzea da.

Esan digutenez aurten arraunean egiten erakusten ibili zara astean zehar. Nola da hori?

Aurten jende berri asko etorri da. Arraunean inoiz ibili ez dena. Beraz, Ondarrun entrenatzen dugun taldekideak, iñakirekin batera, berriekin uretaratu gara arrauna zer den ikusteko eta neguan estropada batzuk jokatu ahal izateko. Oso esperientzia aberasgarria izan da ta egia esan, arraunean probatu nahi duenari, beldurrik gabe hasteko gomendioa eman nahi diot. Inoiz ez da berandu zerbait desberdina probatzeko!

Itzuli