Albisteak

BEREZIAK

16 Abe 2019

Eskerrik asko San Miguel!

Eskerrik asko San Miguel!

ACTk eta enpresa garagardogileak euren bideak banandu dituzte arraunaren munduan 14 urtez batera lan egin ondoren

Denbora asko pasa da jada 2006ko uztailaren 8an Joseba Amunarrizek lehenengo aldiz San Miguelen mailot horia jantzi zuenetik Riveiran 2006ko San Miguel Ligako lehen jardunaldia irabazi ondoren. Ordundik mailot horia garaipen eta pozaren ikur bilakatu da gainean zeraman taldearentzat. Garaikur hau jantzi izan du urtez urte Kantauri itsasoko traineru onenak.

14 denboraldi eta 264 estropadaren ondoren, ACT eta San Miguelek euren bideak banantzen dituzte kirol babesleen arloan sekulako ondarea utzi beraien atzean. Urteen poderioz gure inguruan lehialtasun eta harmonia eredu bilakatu da batura hau.

San Migueli esker, arraunaren maila gorenak aurrera pauso bat emateko aukera izan du eta Zaragoza, Bartzelona, Malaga eta Sevilla bezalako eskualdeetan zehar nabigatu ahal izan du, txapelketaren difusioa zabaltzen lagunduz.

Batera egindako bide honetan zehar, San Miguelek bere jakinduria eta experientzia txapelketaren esku jarri du azken hau udarako kirol erreferente eta ikuskizun nagusietako bat bilakatzen lagunduz.

Itzuli