Albisteak

BEREZIAK

11 Aza 2019

Lanera itzulera!

Lanera itzulera! Lanera itzulera!

Eusko Label liga eta Euskotren Ligako taldeak berriz ere entrentuetara iritsi dira 2020ko denboraldian begirada jarrita

Duela hilebete eta erdi inguru eman genien amaiera Eusko Label Liga eta Euskotren Ligari, non Orio Babyauto garaile izan zen bi txapelketetan. Badirudi atzo izan zela El Corte Inglés Banderaren ostean ‘San Nikolas’-eko arraunlariek CaixaBank Koroa jaso zutenean, baina konturatu orduko taldeak jada 2020ko denboraldiari begira lanean hasi dira.

Talderen batek edo bestek oporrak zertxobait luzatzea erabaki dute baina talde gehienek jada hasiera eman diote aurredenboraldiari, bai gimnasioan eta baita uretan ere. Hemendik animoak bidaltzen dizkiegu arraunlari guztiei eta egutegiari begira jartzen gara 2020ko Eusko Label Liga – CaixaBank Koroa eta Euskotren Liga iristeko zai.

Itzuli