Albisteak

BEREZIAK

25 Urr 2019

Arkaitz Diazek CaixaBank Patroi Onenaren Garaikurra jaso du eta Nadeth Agirrek emakumezkoen Patroi Onenaren Garaikurra

Arkaitz Diazek CaixaBank Patroi Onenaren Garaikurra jaso du eta Nadeth Agirrek emakumezkoen Patroi Onenaren Garaikurra Arkaitz Diazek CaixaBank Patroi Onenaren Garaikurra jaso du eta Nadeth Agirrek emakumezkoen Patroi Onenaren Garaikurra

Donostiarrako kirolariak gizonezkoen sailkapenean garaitu du eta oriotarrak emakumezkoen garaikurra estreinatu du

Arkaitz Diaz, Donostiarrako patroiak jaso du gaur CaixaBank Patroi Onenaren Garaikurra Zarauzko Cachi Bachi Elkartean ospatutako urteroko patroien afarian. Garaipen honekin, Arkaitz Diaz CaixaBank Patroi Onenaren sari hau irabazi duen bederatzigarren kirolaria bilakatzen da.

Harekin batera, Orio Babyautoko Nadeth Agirrek jaso du emakumezkoen Patroi Onenaren Garaikurra Borja Rodrigo ACTko presidentearen eskutik. Garaikurrarekin batera, 3000 euroko saria ere jaso du patroi oriotarrak.

Ekitaldian Eusko Label Ligako eta Liga Euskotreneko patroi gehienak izan dira. Sari nagusiaren banaketaren aurretik, Ander Etxegoien iazko garaileari garaikurraren erreplika eskaini zaio. Libiako patroiak ezin izan du gaurko sari banaketara bertaratu eta bere ordez José Manuel Oyarbide, San Pedroko zuzendaritzako kideak jaso du bere ordez erreploka.

Jarraian Arkaitz Diazi eman zaio CaixaBank Patroi Onenaren Saria. Estibaliz Areitio CaixaBankeko Gipuzkoako Negozio Esparruko zuzendariaren eskutik jaso du garaikurra eta 3.000 euroko balioko txekea.

CAIXABANK PATROI ONENAREN PALMARESA

3 - Ioseba Amunarriz (2009, 2012 y 2017).
2 – Asier Zurinaga (2011 y 2013) eta Endika Perez (2015 y 2016).
1 – Unai Oliden (2016), Vicente Carpintero (2014), Aitor Carrillo (2010), Irakoitz Etxeberria (2008), Ander Etxegoien (2018) eta ARKAITZ DIAZ (2019).

EMAKUMEZKO PATROI ONENAREN PALMARESA

1 – NADETH AGIRRE (2019)

Itzuli