Albisteak 2019

BEREZIAK

30 Ira 2019

Patxi Bilbaok jartzen dio erritmoa irailari

Patxi Bilbaok jartzen dio erritmoa irailari

Lekittarra Elecnorreko arraunlaria da hilabete honetako zerrenda osatzearen arduraduna
 

Patxi Bilbao “Lekitarra” ontziko arraunlariak bere abestien zerrenda gogokoena ekarri du hilabete amaiera honetarako. Bere zerrendan rock generoa da nagusi, bertan aurki baititzakegu, esaterako, Txapelpunken “Isuntza” kantua, Eskorbutoren “Cuidado” edota Berri Txarrak taldearen “Min hau” eta “Oihu” abestiak. 

Gainera, zerrenda horretan ere abesti internazionalak baditugu entzungai, adibidez, Rage Against The Machine-n “Killing in the ” kantua, Tones and I taldearen “Dance Monkey” edota Dayviren “Baila conmigo” abestia. 

Bestalde, rockaz gain reagge generozko abestiak topa ditzakegu zerrenda horretan, hala nola, Bad Sound taldearen “Beti Berdin” eta “Birsortzen” kantuak. 

Igo bolumena eta goza ezazue Patxi Bilbaoren Playlistarekin!

 

Itzuli