ACT TV 2019

BEREZIAK

15 Ira 2019

Marea horiak Orio Babyauto jaso du

Marea horiak Orio Babyauto jaso du

Orioko herria kalera atera da bere taldearekin batera euren historiako lehen Eusko Label Liga ospatzeko

Urte askoan itxaroten zeramaten eta azkenean hemen da, CaixaBank Koroa Orion da jada. Ez da nolanahiko lorpena, eta hala izanik, Orioko herria kalera irten da bere taldeari harrera egitera. Jon Salsamendiren mutilek bere herriaren maitasuna jaso dute arrantza ontzi batean ibaian zehar herriko plazara iritsi diren une beretik.

Milaka pertsona bildu dira Orioko udaletxearen parean Eusko Label Ligako bandera guztiak eta CaixaBank Koroaren lorpena ospatzeko.

Ospakizun hunkigarri honekin oriotarren denboraldi handi bati amaiera ematen diote, non bai nesken taldeak eta baita mutilen taldeak ere Euskotren Liga eta Eusko Label Liga etxera eramatea lortu duten, hurrenez hurren.

Itzuli