Albisteak

BEREZIAK

11 Ira 2019

Bost talde, bi postuetarako lehian

Bost talde, bi postuetarako lehian

CR Aresek, Deusto Bilbaok, San Pedrok, SD Tiranek eta Zarautz Babyautok datorren urtean Eusko Label Ligan aritzeko txartela eskuratzeko igoerako kanporaketa jokatuko dute asteburu honetan

Asteburu honetan emango zaio amaiera Eusko Label Ligari. Batetik, datorren urtean maila gorenean aritzeko kanporaketa jokatuko da, eta bestetik, sailkapen nagusiko zortzi ontzi onenek CaixaBank Koroaren lehian 19. eta 20. jardunaldiak izango dituzte jokoan. 

Bost arraun talde ariko dira nor baino nor Eusko Label Ligako bi postu eskuratzeko lehian: San Pedro Eusko Label Ligan 11. postuan amaitu duen taldearekin batera CR Ares, Deusto Bilbao, SD Tiran eta Zarautz Babyauto ariko dira kanporaketan. 

Itzuli