Albisteak 2019

BEREZIAK

11 Ira 2019

Bermeon, denboraldiko azkenaurrekoa

Bermeon, denboraldiko azkenaurrekoa

Bermeo Hiriko XXXVII. Bandera - Avia Sari Nagusia Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako kanporaketen lehen jardunaldiaren testigu izango da
 

Eusko Label Liga azken astean sartu da jada, eta gauza asko falta dira erabakitzeke oraindik. Lehiaketako azkenaurreko jardunaldia larunbatean 18:00etatik aurrera hasiko da Euskotren Ligako igoerako kanporaketarekin, eta bertan Hondarribia Bertako Igogailua, Hibaika Jamones Ancin eta Zumaia Salegi Jatetxea lehiatuko dira erlojuaren aurkako formatuan. Ontzi horien ondoren, Eusko Label Ligako igoerako kanporaketari emango zaio txanda, eta bertan, San Pedrok, Zarautz Babyautok, Deustu Bilbaok, CR Aresek eta SD Tiranek hartuko dute parte. Bost ontzien artean bi txartel egongo dira jokoan datorren urtean maila gorenean aritzeko.

Kanporaketen lehen jardunaldia jokatu ondoren, Eusko Label Ligako lehen zortzi ontziak lehiatzeko ordua helduko da, Bermeo Hiriko XXXVII. Bandera - Avia Sari Nagusia jokoan jarriz. Lehen txandan, Cabo, Ondarroa Cikautxo, Donostiarra eta Urdaibai Avia etxeko taldea ariko dira. Bigarren eta ohorezko txandan, berriz, Zierbana Bahias de Bizkaia, Santurtzi Iberdrola, GO fit Hondarribia eta Orio Babyauto lehiatuko dira nor baino nor. 

Hau guztiarekin, azkenaurreko jardunaldiaren aurkezpen ekitaldia gaur goizean egin da (Bermeoko Arrantzaleen Museoan), eta bertan izan dira Aritz Abaroa Bermeoko alkatea eta Agustin Aramburu Urdaibai Aviako presidentea. 
 

Itzuli