Albisteak 2019

BEREZIAK

13 Abu 2019

CaixaBank Koroaren Tourra Zarautzera iritsi da

CaixaBank Koroaren Tourra Zarautzera iritsi da

Zarauzko udaletxeak hartuko du CaixaBank Koroaren Tourra hilaren 16ko ostiral arte

CaixaBank Koroaren Tourrak aurrera jarraitzen du. Aste honetako geltokia Zarauzko udaletxean izango du, eta bertan Eusko Label Ligako garaikur preziatua da, ostirala arte. Geldiune horren ondoren, asteburuan, Zarauzko Musika Plazan izango den Zaleen Gunean kokatua egongo da, estropadak direla eta. Bertan, CaixaBank Koroarekin argazkia ateratzeko parada izango dute arraunzaleek.  

Gainera, ekintza honetan parte hartzen baduzu, Portugaleten jokatuko den XLV. El Corte Ingles Bandera Eusko Label Ligako itsasontzitik ikusteko bi sarrera eskuratu ahal izango dituzu. Jardunaldi horretan gainera, CaixaBank Koroa emango zaio denboraldiko garaileari eta inoiz baino hurbilago bizitzeko parada izango duzu. Bestalde, CaixaBankeko Patroirik Onenaren maillota irabazteko zozketa batean sartuko zara, Kibor-ek material onenekin eta punta-puntako teknologiarekin egindakoa.

Parte hartzea oso erraza da; hurbilen duzun CaixaBank Koroaren Tourreko puntura joan eta bertan CaixaBank Koroarekin argazki bat atera. Hori egin eta gero, gure Twitterreko kontua jarraitu eta igo ezazu atera duzun argazkia #TourCoronaCaixabank traola erabiliz.

2019ko CAIXABANK KOROAREN TOURRA

Uztailaren 1etik 8ra -  CaixaBank Bulegoa | Bilbao (Gran Vía, 38)

Uztailaren 8tik 13ra – CaixaBank Bulegoa | San Sebastián (Churruca, 14)

Uztailaren 13an - XII Bandera Donostiarra Kaiarriba – Amenabar (San Sebastián)

Uztailaren 14an - VII Bandera CaixaBank (Castro)

Uztailaren 15etik 20ra – Orioko XXIX. Estropadak - VII. Orio Kanpina Bandera (Orio)

Uztailaren 21ean - XVIII Bandera Ayuntamiento de Sestao (Portugalete)

Uztailaren 22tik 27ra -  Getxo (Gobela Kiroldegia)

Uztailaren 27an - Santurtziko XL. Ikurriña (Santurtzi)

Uztailaren 28an -  Getxoko Estropaden XLI. Ikurriña (Getxo)

Uztailaren 29tik abuztuaren 9ra – CaixaBank bulegoa | Hondarribia (San Pedro kalea, 3)

Abuztuaren 10ean - XXXV. Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia (Ondarroa)

Abuztuaren 11n - Hondarribiko XXXII. Bandera - Mapfre Sari Nagusia (Hondarribi)

Abuztuaren 12tik 16ra - Zarauzko udaletxea

Abuztuaren 17tik 18ra - XLII Zarauzko Estropadak (Zarautz)

Abuztuaren 19tik  irailaren 9ra - Aquarium | San Sebastián

Irailaren 14a - Bermeo Hiriko XXXVII. Bandera (Bermeo)

*Lekua konfirmatzeke

Itzuli