Albisteak 2019

BEREZIAK

12 Abu 2019

4 jardunaldi, lau final

4 jardunaldi, lau final 4 jardunaldi, lau final

Lekittarra Elecnorrek, Astillero Repsol Electricidad y Gas taldeak eta San Pedrok Eusko Label Ligako salbazioa lortzeko asko izango dute jokoan datozen bi asteburuetan

Aurtengo Eusko Label Ligako denboraldiari agur esateko oraindik hilabete bat geratzen den arren, datorren urtean gorengo mailan zein talde ariko diren jakiteko 18. jardunaldian argituko da. Bueueko (Galizia) estropadan jakingo da zein taldek galdu duen maila, baita maila gorenari eusteko zein ontzik jokatuko dituen playoffak ere. Azken talde horrek galtzak bete lan izango du datorren urteko Eusko Label Ligan aritzeko, behetik gogotsu etorriko baitira beste ontziak promozioko estropadetara. Momentu honetan, hiru talde daude bizirauteko lehian bizian: Lekittarra Elecnor, Astillero Repsol Electricidad y Gas eta San Pedro. 

Lekittarra Elecnorrek izango lituzte jaitsierako zein playoffetako postua saihesteko aukera gehienak. Bizkaitarrak 10. postuan dira 37 punturekin eta kantabriarrei zortzi puntuko aldea ateratzen diote, eta San Pedrori, berriz, 10. Egoera hau ikusirik, Osertz Aldayek prestatutako kuadrilak denboraldiaurreran firmatuko zukeen beraien atzetik bi talde uztea. Lekittarra ontziak bideratua du egoera. Halere, kirolean ezustekoak gertatu badira, handienak arraunean jazo dira. Argi ibili daitezela. 

Astillero Repsol Electricidad y Gasek zailtasun handiekin hasi zion denboraldiari. Halere, ontzian aldaketa batzuk egin ostean, kantabriarrek ontzia hobeto lerrokatzea lortu dute, eta hala, San Pedrori aurre hartu zioten. Momentu honetan, San Jose XV.ak 29 puntu ditu, Libiarekiko bi puntuko abantaila izanik. 

Zorigaitzatik gertuen dagoen taldea San Pedro da. Gipuzkoarrek txukun ekin zioten denboraldiari eta kantabriarren aurretik ziren Sestaoko XVIII. Bandera iritsi arte. Orduz geroztik sailkapeneko azken postuan da Mikel Arostegik prestatutako taldea. Halere, moreek ez dute dena iluna ikusten. Argi izpi bat badabil urrunean, izan ere, azken bi estropadetan Astilleroren aurretik egin dute, eta momentu honetan Libiak bi puntura besterik ez du Kantabriako taldea. 

Argi dago oraindik ez dagoela dena erabakita. Lau estropada geratzen dira (XLII. Zarauzko Estropadako bi jardunaldiak, II. Concello de Bueu Bandera – Gran Premio Teccarsa-Rehau-Roto eta XXIX. Concello de Boiro Bandera) eta 48 puntu daude jokoan. Hiru ontziek lau finali egin beharko diete aurre. 

Itzuli