ACT TV 2019

ELKARRIZKETAK

11 Abu 2019

Garaipen bikoitza horientzat Hondarribian

Garaipen bikoitza horientzat Hondarribian Garaipen bikoitza horientzat Hondarribian

Orio Babyautok lortu ditu gaurko Hondarribiko XXXII. Bandera – Mapfre Sari Nagusia eta II. Mapfre Banderako garaipenak

Orio Babyautok bere indarra erakutsi du Hondarribiko XXXII. Bandera – Mapfre Sari Nagusia irabaziz poparean egindako erakustaldiari esker 20’12”36ko denborarekin, Urdaibai Aviarekiko 4” aldearekin. ‘San Nikolas’ ontzia líder da CaixaBank Koroaren Lehian 154 punturekin. CaixaBank Patroi Onenaren sailkapenean Arkaitz Diazek jarraitzen du lehen postuan, eta Borja Gomez da bigarrena 2 puntura.

Oriotarren ohorezko txanda bikaina osatu dute garaipena lortuz 20’12”36ko denborarekin. Santurtzi Iberdrola hirugarren izan da 20’19”70eko kronoarekin eta GO fit Hondarribia bostgarren postuan sailkatu da 20’23”58rekin, bandera urdin bikoitzaga ikusteagatik izan duen 3"ko zigorraren ondoren. Zierbena Bahías de Bizkaia zazpigarren izan da garaileengandik 31”50era.

Urdaibai Aviak lortu du gaurko bigarren postua 20’16”36ko markarekin. Donostiarra laugarren izan da ‘txo’engandik 6”42ra. Ondarroa Cikautxok seigarren postua lortu du 20’40”38ko markarekin eta Cabok itxi du txanda zortzigarren postua lortuz oriotarrengandik 38”18ra.

Lekittarra Elecnor izan da lehenengo txandako indarrena 20’52”60ko markarekin bederatzigarren postua erdietsiz. Kaiku hamargarren izan da 20’53”70ko kronoarekin. San Pedro eta Astillero Repsol Electricidad y Gasek itxi dute estropada hamaikagarren eta hamabigarren postuan, ‘San Nikolas’arengandik 50’94 eta 59”74ra hurrenez hurren.

Euskotren Garaikurra Orio Babyautorena da jada

Orio Babyautok garaipena lortu du gaur goizean Hondarribian II. Mapfre Banderan, eta horretaz gain, Euskotren Ligaren garaipena ziurtatu dute matematikoki. ‘Txiki’ traineruarentzat izan da estropada 10’57”88ko markarekin, Donostia Arraun Lagunaki 15”60ko aldea ateraz. Donostiarra izan da hirugarren 11’16”32ko kronoarekin eta Hondarribia Bertako Igogailuakek itxi du estropada garaileengandik 48”42ra. Honela, Orio Babyautok Euskotren Ligako lehen postua ziurtatu dute bi jardunaldiren faltan 43 punturekin, eta Donostia Arraun Lagunak da bigarren postuan 34 punturekin. Partoi Onenaren sailkapenari dagokionez, Nadeth Agirren jarraitzen du lehen postuan Andrea Astudillori 5 puntu ateraz.

Zarauzko jardunaldi bikoitza hemen da jada

Datorren Astebukaeran Eusko Label Liga eta Euskotren Ligak gizonezkoen XLII. Zarautzko Estropadak eta emakumezkoen denboraldiari amaiera emango dion Zarauzko XI. Ikurrinako jardunaldi bikoitzak lehiatuko dituzte.

Itzuli