Albisteak 2019

BEREZIAK

08 Uzt 2019

Moitas grazas A Coruña!

Moitas grazas A Coruña!

Hirugarren urtez jarraian,  Coruñara bertaratu diren arraun zaleek Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako estropadaz gozatzeko parada izan dute 
 

Beste behin, Cidade da Coruña Bandera lehiatu duten 16 ontziek ikuskizuna eta zirrara sorrarazi dute Riazorreko hondartzan. Horrez gain, toki askotatik etorritako jarraitzaileek kolore ezberdinez jantzi dituzte Coruñako karrikak, beraien taldea bultzatzeko helburuarekin, eta era berean, hiri xarmagarri honek eskaintzen dituen gutiziak gozatzeko aukera izan dute.

Bi jardunaldietan jokatzen den Coruñako bandera hau Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako egutegian finkatua dago jada, eta zalek askok probetxua ateratzen diote estropada honi, Coruña hiria ezagutzeko, eta bide batez, beraien taldea animatzeko.

Ostiralean jende andana bildu zen Riazorreko hondartzan 16 ontzien entrenduak ikusteko asmoz. Larunbatean eta igandea, berriz, estropadek ikusmina sortu zuen herritarren zein atzerritarren artean, eta hala, arraun taldeek sortu zuten ikuskizunaren parte izan ziren beraiek ere. 

Grazas A Coruña! ata o próximo ano!

Itzuli