Albisteak 2019

BEREZIAK

11 Eka 2019

Irabazleen elastikoak prest!

Irabazleen elastikoak prest!

Eskuartean ditugu Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako liderren eta gizonezkoen zein emakumezkoen Patroi Onenaren maillotak

Beste urte betez, ligako liderrak desberdintzeko maillot bereziak ditugu gurean. Iaz bezala, Kibor gure Official Partner dena arduratuko da elastiko horiek diseinatzeaz, eta hala, 2019ko Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako talde onenek jantziko dituzte elastiko deigarri horiek. Bestalde, aurreko urteetan bezala, gizonezkoen patroi onenak maillot ezberdina soinean eramango du, eta, aurten, lehen aldiz, emakumezkoen lemazain onena ere saritua izango da.

Kibor etxearen eskutik egindako maillotek diseinu berritzaileak dituzte. Gauzak horrela, erraz ezberdindu ahalko dira gizonezkoen zein emakumezkoen talderik onenak eta 2019ko Eusko Label Ligako zein Euskotren Ligako patroi onenak.

Aurreko sasoian bezala, gizonezkoetan Eusko Label Ligako talderik onenak maillot gorri-beltz marraduna jantziko du, Eusko Label logoa paparrean duela. Aurtengoan gainera, elastikoari Kauntauri Itsasoko erliebearen irudia gehituko zaio. CaixaBank Patroirik Onenari dagokionez, klasikoa bihurtu zaigun maillot zuria eramango du soinean, tonalitate grisarekin. Emakumezkoetan, berriz, Euskotren Ligako traineru liderrak elastiko zuri-urdina jantziko du CaixaBanken logoa paparrean duela, eta Patroi Onenak, aldiz, urdin iluna den eta mahuka zuriak dituen maillota eramango du soinean.

Elastikoak prest daude jada denboraldiko lehen estropadarako. Zeintzuk jantziko dituzte aurtengo denboraldi honetan maillot horiek? Egin apustu!

Itzuli