Albisteak 2019

BEREZIAK

30 Mai 2019

Itxaso Azkonobietak jartzen dio erritmoa maiatzari

Itxaso Azkonobietak jartzen dio erritmoa maiatzari

Orio Babyautoko arraunlaria da hilabete honetako zerrenda osatzearen arduraduna

Uda geroz eta gertuago dugu, eta maiatza atzean uztearekin batera urteko bosgarren playlist-arekin gatorkizue. Kasu honetan, Itxaso Azkonobieta Orio Babyautoko arraunlariak osatu du zerrenda.

Oriotarrak musika genero ugari batu ditu bere hautaketan, besteak beste, rock punka, folka, ska... bertan aurki ditzakegu The Friday's Crewren "Iritsiko da", Betagarriren "Euri tanta bakoitzean", Berri Txarraken "Ez dut nahi" edota Nogenen "Enarak" kantuak.

Bestalde, euskal abeslari klasikoen kantuak ere aurki ditzakegu zerrenda horretan, hala nola, Xabier Leteren "Xalbadorren heriotzean", Anje Duhalderen "Gogoaren baitan" edota Mikel Urdangarinen "Non geratzen den denbora". Eta nola ez, oriotarrek beraien bihotzean daramaten abestia: Benito Lertxundiren "Mirotza" kantua.

Igo bolumena eta goza ezazue Itxaso Azkonobietaran playlist-arekin!

Itzuli