Albisteak

ELKARRIZKETAK

23 Mai 2019

"Banderen lehian egoten saiatuko gara"

"Banderen lehian egoten saiatuko gara"

Mikel Orbañanos GO fit Hondarribiako entrenatzaileak denboraldi-aurrearen errepasoa egin digu eta aurreko denboraldiko taldeari emandako jarraipenak aurtengo udaran emaitza onak lortzen lagunduko diela espero du

Hilabete eskas falta da Eusko Label Ligari hasiera emateko, eta txapelketako hamabi taldek azken zertzeladak ematen ari dira udarako denboraldiari begira. Mikel Orbañanos hamazazpigarren urtez jarraian izango da talde gipuzkoarraren entrenatzailea, eta iaz bezala, hondarribiarrek aurtengo sasoian ere oilarren artean egon nahi dute.
    
Orbañanosek aurtengo denboraldiari aurre egiteko iazko talde ia berbera izango du, arraunlari baten baja besterik ez baitu izan. Aitzitik, bi arraunlarirekin indartu du taldea: Julen Castrillon, urtebete tostetatik kanpo egon den harrobiko arraunlaria, eta Adrián González.

Helburuei dagokionez, prestatzaile oriotarrari aurtengo sasoian maila “txukun bat” ematea eta ohorezko txandan egotea gustatuko litzaioke. Halere, Orbañanosek badaki helburu hori betetzeko galtzak bete lan izango dutela, aurkari gogorrak izango baitituzte parean. Ildo beretik, goiko zein beheko postuetan lehia  “oso estua” egongo dela aurreikusten du GO fit Hondarribiako entrenatzaileak.

Itzuli