Albisteak

ELKARRIZKETAK

11 Api 2019

"Helburua dena lehiatzeko gaitasuna edukitzea da"

"Helburua dena lehiatzeko gaitasuna edukitzea da"

Juan Zunzunegui, Zierbena Bahías de Bizkaiako entrenatzaileak aurtengo Eusko Label Ligaren bere ikuspuntua eman digu

 

Azken urte hauetan Zierbena Bahías de Bizkaiak eginiko lan onaren ondorioz talde “galipoa” jada txapelketako oilarren artean jarri dezakegu. Arraunaren maila gorenean euren seigarren denboraldia jarraian hastera doazenean, Juan Zunzunegiren mutilek kontuan hartzeko talde bat direla esatea irabazi dute ohorezko txandan finkatuz.
    
Azken urteotan Eusko Label Ligan Ares (2017) eta Ondarroan (2018) lorturiko bi banderak kontuan hartuta, Zunzunegiren taldea aurtengo ligan garaipenak lehiatzeko gai dela esan dezakegu.

Entrenatzaile vigoarrak zentzuz pentsatzen du aurredenboraldi honetan bere taldeak lortu dezakeen postuaz, argi baitauka sailkapenaren goikaldean geroz eta talde gehiago estutzen ari direla. Baina “galipoen” entrenatzaile postuan bere seigarren denboraldiaren atarian, soberan ezagutzen du bere taldea eta lehiatu beharreko Eusko Label Liga, eta argi dauka Zierbena Bahías de Bizkaiak lehiatu ditzakeen borrokak. Zunzunegui bere taldeak estropada guztiak lehiatzeko ahalmena edukitzea gustatuko litzaioke, bai Eusko Label Liga eta txapelketetan.

Itzuli