Albisteak

ELKARRIZKETAK

04 Api 2019

"Lehen helburua ligan mantentzea da"

"Lehen helburua ligan mantentzea da"

Ilusioz eta lan egiteko gogoekin ekin dio Mikel Arostegi, San Pedroko entrenatzaileak denboraldi berriari

Udarako traineru denboraldia hasteko hiru hilabete baina gutxiago geratzen direnean, Eusko Label Ligako taldeak euren kartak mahai gainean jartzen hasi dira, aurtengo CaixaBank Koroaren lehian zer egin egiteko gai diren erakutsiz.

Arraunaren goi mailan lehian izango dugun taldeetako bat San Pedro izango da. Ekainaren 22an Bilbon, talde moreak bere 13. denboraldia jarraian hasiko du Eusko label Liga. Talde historiko honi, beste behin, birsortzea tokatu zaio Kantauriko arraunaren elitean parte izaten jarraitu nahi badu.

Beste urte batez, Mikel Arostegi izango da talde pasaitarraren buru, liga honetan gerra ematen jarraitzeko. 2019ko Eusko label Liga honetan, talde gipuzkoarraren helburu nagusia maila mantentzea da ACT barnean jarraitzeko. Prestatzaile oriotarraren hitzetan, helburua lortu ondoren datorren guztia “ongi etorria izango da”.

Itzuli