Albisteak 2019

ELKARTEA

21 Mar 2019

ACT Bermeon batuko da

ACT Bermeon batuko da

Elkarteko bazkideak udalerri bizkaitarreko Arrantzale museoan batuko dira larunbatean 9:30-etatik aurrera

Larunbatean 9:30-etatik aurrera batzarrean bilduko dira ACTko bazkideak. Joan den urteko Eusko Label Ligako txapelduna, Urdaibai Avia, izango da jardunaldi honetako anfitrioia eta batzarra Bermeoko Arrantzale Museoan izango da.

Eztabaidagai nagusienen artean txapelketaren egutegiaren onespena dago, udaran zehar 12 klubek lehiatuko dituzten estropadak zehazteko. Bestalde, 2019ko Euskotren Ligako egutegia ere zehaztuko da. Azkenik, aurtengo urteko aurrekontua aurkeztuko zaie bazkideei.

Itzuli