Albisteak

ELKARTEA

21 Ots 2019

ETB eta ACT-k batera jarraitzen dute

ETB eta ACT-k batera jarraitzen dute

Elkartea eta erakunde publikoak euren kontratuaren luzapena adostu dute Eusko Label Liga eta Euskotren Liga emateko 2019 eta 2020 denboraldietan zehar

Atzo ACT eta euskal kate publikoaren arteko ekordioaren sinaketa egin zen EITB-ren Bilboko egoitzan. Akordio hau 2016an sinaturikoaren luzapena da eta 2019 eta 2020 denboraldietan zehar luzatuko da.

Bi erakindeak 2003an hasitako elkarlanari jarraipena emango diote. ACTren sorreran, ETBk jada Elkartearen lehen estropadak telebistaz ematen zituen eta 16 urteren ondoren arraunaren hedakuntzarengatik lanean diartute biek. Honela, ETBk, bere lehen katearen bitartez Eusko Label Liga eta Euskotren Ligaren estropadak ematen jarraituko du, bai eta bere web orrialdearen bitartez.

Bere aldetik, TVGk ere ACTk antolaturiko estropadak ematen jarraituko du bere bigarren katean, udara honetarako ikus-entzunezko eskaintza borobil bat osatuz.

Borja Rodrigo, ACTko Presidenteak, akordio honen "ezinbesteko garrantzia" adierazi du, Elkartearentzat "funtsezkoa den osagai bati" jarraipena emanez. Joseba Urkiola, EITBko kirol zuzendariak, "Eusko Label Liga eta Euskotren Ligarekin daukagun erlazioa indartzen" duela adierazi du.

Itzuli