Albisteak 2018

BEREZIAK

28 Abe 2018

Eusko Label Ligak Cancún-ekin bat egin du

Eusko Label Ligak Cancún-ekin bat egin du

 Cancún-eko Turismo Sailak eta ACTk akordio bat sinatu dute eta honen ondorioz 2019ko CaixaBank Koroaren borrokaren lehenengo geldialdia Kariben izango da 

 

 

Orain dela 15 egun, Orion burututako Batzarraean, 2019ko Eusko Label Ligako berritasun garrantzitsuenetarikoa adostu zen. ACT eta Cancún-eko Turismoko Sailaren arteko akordioari esker, Eusko Label Ligak Kariben izango du bere hasiera datorren ekainaren 15ean. Hain zuzen ere, Cancúneko Portuan emango zaio CaixaBank Koroaren borrokari eta hau izango da lehenengo aldia traineruen ikuskizuna ikusteko aukera Mexikoko uretan. 

Akordioaren hasiera, orain dela bi urte izan zen, Ibon Huegunek, Orio Babyautoko Presidentea, explikatzen duen bezala. "Imanol Agirretxe Orioko zale amorratua da eta orain dela bi urte, Carlos Velarekin etorriko zen entrenamendu bat ikustera. Vela zoratu zen kirol honekin eta, bera Cancunekoa denez, ate guztiak ireki zizkigun akordio aurrera eramateko", dio Huegunek. Bestalde, Santurtzi Iberdrolako Presidenteak, Julio Artetxe, oso pozik dago akordio honekin. "Mundutik zehar zale pilo bat dauzkagu, baina Cancunen hain zuzen ere 'La Sotera Cancunera' taldea daukagu eta ilusio haundia egiten digu han izatea estropadak jokatzen", explikatzen du Artetxek. 

Aspalditik hasi zen akordio hau lantzen eta Borja Rodrigok, ACTko Presidentea, dion bezala "egun historikoa da Elkartearentzat, gure kirola eramango dugu eta Mexikora". Ildo hau segituz, Dani Vázquez-ek, Caboko Presidentea, poztasunez hartu du berria eta "asmoa daukagu datorren martxoan bidai bat egitea Cancún-eko estropada eremua ezagutzeko". 

Inoxente, inoxente... 

Itzuli