Albisteak

BEREZIAK

18 Urr 2018

Hazkundearen bidean

Hazkundearen bidean

Eusko Label Liga goruntz doa eta 36 milioietan zenbatetsi da, eta bere jardunaldiek miloi bateko eragin ekonomiko zuzena daukate udalherrian

Eusko Label Liga agur esan zion 2018ko denboraldiari orain dela hilabete bat Portugaleteko uretetan. CaixaBank Koroaren borroka 19 jardunaldietan banatu da udaran zehar eta bertan 450.000 eurotako diru sariak banatu dira. Gainera, Euskotren Ligak bere egutegia luzatu du eta aurten 14 jardunaldiak jokoan jarri dira.

Txapelketa oso bizia izan dugu, traineruek emozioz beteriko estropadak paretsuak eskeini dizkigute, eta honen ondorioz, ikusle-kopuruaren gorakada nabarmendu dugu. Urtero bezala, Eusko Label Liga osoa zuzenean eman da eta 10,6-ko share lortu dugu ETB-n. Eta nola ez, TVGk ere emanaldiak zuzenean eman du. Baina honek ez du esan nahi ikusle gutxiago izan dituguela estropada eremuetan, hemen ere gorakada izan dugu eta Euskadiko estropadetan 17.000 ikusle media egon dira. Galizian eta Kantabrian, ordea, 12.000etako ikusle media lortu dugu.

Hazkunde honen adibide argia II Bandeira Cidade da Coruña izan da. Aurtengo jardunaldi bikoitzaren eragin ekonomikoa 1.050.000 eurotakoa izan du udalherrian, iazko zifra boskoizten. Azterketa honen bultzatzailea A Coruñako Udalako turismo saila izan da, eta honek hurrengo ondorioa atera zuen: estropadak turismoa erakartzeko oso tresna aproposa eta positiboa dala.

Komunikazioan, web orrian goradaka garrantzitsua nabaritu da.  Bisitetan, %20-a lortu dugu, guztira 2.500.000 bisitekin. Bitxikeri bezala, Errusiatik (%1,51) iritsi dira bisita ugari, baita Frantziatik (1,32%) eta Estatu Batuetatik (0,62%) ere. Hizkuntzetan, gaztelania %90a erabiltzaileek hautatzen duten hizkutzan da, ingelesa ordea %4a eta galegoa eta euskara %2a.

Sare sozialetan, Facebooken 6.000.000 iritziak lortu ditugu eta %6,8ko engagement-a. Twitter-en, ordea, hiru kontuekin lana egiten dugu, eta bertan 3.845.321 iritziak lortu dugu eta engagement-a %14,2 iristen da. Bi sare hauetan zuenekoak bultzatu ditugu, besteak beste Eusko Label Ligako Gala zuzenean eskeini genuen, ekitaldi hau Bilbon egin genun 900 gonbidatuekin. Instagramean, ordea, 127.000 interakzio lortu da eta 1.645.000ko irismenarekin.  Azkenik, ACT TVk 150 bideo ekoiztu ditu eta 800.000 ikustaldia lortu ditugu. Web APPak, 300.000 bistak lortu ditu eta estropadetako GPS zuzenekoa ematen du.

Acceso Group-ek egindako azterketan, Eusko Label Ligako 36.000.000 miloietako kuantifikazio ekonomikoa egin du. Txapeleketak, 587.000.000 inpaktu lortu ditu eta 3.000 informazio.

Guztiarekin ere, ACTk bere eboluzioarekin segitzen du, baina ez soilik komunikazioan eta marketing arloan. Hobekuntzak ezarri dira teknologi esparruan ere. Zunibalekin lorturiko akordioari esker, Anteia Bulla izan dugu estropadetan olatuen tamaina, norabidea eta periodoa aztertzen. Honi, gehitu behar zaio ere azkenengo urteetan erabilitako teknologia, esaterako GPS-a, kamerak edo audioa traineruetan. 

Itzuli