Albisteak 2018

BEREZIAK

25 Ira 2018

Rockaren erritmoan patroi lanetan

Rockaren erritmoan patroi lanetan

Iker de la Lindek denboraldia itxi duen iralerako ekarri digu bere playlista

Eusko Label Ligan debuta egin zuen azkeneko jardunaldian GO fit Hondarribiko patroi bezala eta Bandera El Corte Ingles etxera eramatea lortu zuen. Iker de la Lindek etorkizun handia du aurretik eta irailerako bere kantak ekarri dizkigu denboraldia ixteko. 

Zerrenda rock talde amerikarrez beteta da, Green Day, Simple Plan, The Longshot edo My Chemical Romance dira zerrendan gehien ikusten diren taldeak. Azken honek bi kanta ezagunenetakoak ditu, 'Welcome to the black parade' eta 'Teenagers'. Azpimaratzeko ere System of a Down taldearen 'Chop Suey!' klasikoa. 

Berri Txarrak ere du gogoko Iker de la Lindek, azken bi diskoetako hiru kanta sartu ditu zerrendan. Hainbeste rockari kontrapuntua jartzeko, patroi hondarribitarrak Estopa pixka bat ere proposatu du, 'Como Camarón' kantarekin. 

Jarraitu gure Spotify kontua eta gozatu Iker de la Linderen irailerako playlistarekin!

Itzuli