Albisteak 2018

LEHIAKETA

15 Ira 2018

Bandera horia, Koroa 'txo'

Bandera horia, Koroa 'txo'

Orio Babyautok garaipena lortzen du Bermeon eta Urdaibai Aviak matematikoki irabazten bere zazpigarren CaixaBank Koroa

Bermeok bizi du arratsaldean emozioz beteriko jardunaldia. Alde batetik, etxeko traineruak lortu duelako bere zazpigarren CaixaBank Koroa, baina ezin izan du bere zaleei etxeko bandera eskeintzea. Hor egon baita Gorka Aranberri eta bere kuadrilla, aurtengo Eusko Label Ligako bigarren bandera eskuratzeko. Eta playoffan, Lekittarra Elecnor-ek apurtu du playoff-a eta 18 segundu sartu dizkio Samertolameu Oversea galiziarrei. Aresek, ordea, hirugarrena izan da 'terco'ekiko segundu bakarrera. Emakumezkoetan, Donostiarrak oso sendo egon da eta zazpi segundu kendu dizkio Hondarribia Bertako Igogailuak-oei. 

Ohorezko txanda ikusgarria izn da eta Urdaibai Avia eta Orio Babyautoren arteko borroka aparta bizi izan dugu. Azkenean, oriotarrak nagusitu dira 20'41"16 markarekin, Bermeoko trainerua garaituz segundu batengatik. Bermeotarrek, esana beharra dago, gaurkoan matematikoki bere zazpigarren CaixaBank Koroa lortu dute. Hirugarren postua GO fit Hondarribiarentza izan da 15 segunduetara eta Zierbena Bahías de Bizkaiak txanda itxi du, zazpigarren izanda sailkapen orokorrean. 

Lehenengo txandan, Cabok azkenengo luzea puxkatu du eta laugarren postua lortu du sailkapenean 20'57"26 markarekin. Donostiarra ordea, 22 segundu galdu ditu Urdaibai Aviarekiko eta bosgarren sailkatu da. Txanda itxi dute Santurtzi Iberdrola, seigarrena, eta Ondarroa Cikautxo, zortzigarrena, 22 eta 31 segunduetara. 

Lekittarra Elecnor eta Donostiarra

Playoff-a estua ere Eusko Label Ligako-a, non Lekitarra Elecnorrek eskuratu du garaipena 18 segunduko abantailarekin. Bigarrena Samertolameu Oversea izan da eta hirugarrena, ordea, Ares. Galiziarren artean bakarrik segundu eskas bat egon da. Playoffa itxi dute Astillerok eta San Juan Sumelecek, 25 eta 40 segunduekin. 

Horrela, bihar El Corte Inglés Bandera eta Eusko Label Liga/ Euskotren Ligako playoff-ekin itxiko dugu denboraldia. Hitzordua Portugaleten, 11.45tan. Berta, Urdaibai Avia Eusko Label Ligako txapeldun bezala sarituko zaio eta baita Ander Etxegoieneri, CaixaBank Patroi Onenarekin. 

Itzuli