Albisteak 2018

BEREZIAK

14 Ira 2018

Eusko Label Liga asteburuan koroatuko da

Eusko Label Liga asteburuan koroatuko da

19 jardunaldiren ondoren, arraunaren gorengo mailak denboraldia agurtuko du Bermeo eta Portugaleten

Eusko Label Liga amaierara helduko da asteburu honetan bi estropada klasikorekin, Bermeo Hiriko XXXVI. Bandera eta XLVIII GP - XLIV Bandera El Corte Inglesekin. Azken honen ondoren txapeldunari CaixaBank Koroarekin sarituko zaio eta Eusko Label Ligako eta Liga Euskotreneko sailkatuak ezagutuko ditugu. 

17 jardunaldiren ondoren bi bakarrik ditu aurretik arraunaren gorengo mailak sasoia bukatzeko. Larunbatean 18:00tan Eusko Label Liga Bermeoko uretara helduko da Bermeo Hiriko XXXVI. Bandera jokoan jartzeko eta Eusko Label Ligako eta Liga Euskotreneko playoffeko lehen jardunaldia jokatzeko. Barruko balizak Xixili kai muturraren parean egongo dira eta Fan Zonea Torronteroko Plazan egongo da kokatuta.

Liga Euskotreneko playoffak irekiko du jardunaldia, lehen aliz jokatuko da denboraldi amaieran proba, eta Hondarribia Bertako Igogailuak eta Donostiarra arituko dira nor baino nor gehiago erlojupekoan datorren urtean gorengo mailan lehiatzeko helburuz. Bigarren kaletik irtengo dira ontziak, zozketak adierazitako ordenan, bi luze eta ziaboga bakarra egiteko. Lehen sailkatuak bi puntu batuko ditu, eta bigarrenak, bat. Era horretan, igandean puntuetan berdinketa izanez gero bi jardunaldietako denborak batuko dira, azkarrenak garaipena eskuratuz. 

Jardunaldiko bigarren estropada Eusko Label Ligako playoffa izango da. Aurrekoaren formatu berean arituko dira, baina kasu honetan, ontziek lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte, guztira hiru itsas millako distantzia beteta. San Juan Sumelec, San Jose XV Astiller, Samertolameu Oversea, Ares eta Lekittarra Elecnor zozketak adierazitako ordenan abiatuko dira, eta puntuaketa azkarrenak eskuratutako 5 puntuetatik azkenak egindako bakarrera izango da. Puntu gehien lortzen dituzten bi ontziek lortuko dute Eusko Label Ligarako txartela, eta berdinketa egonez gero, bi jardunaldietako denborak batuko dira behin betiko sailkapena eratzeko. Azpimarratzekoa da aurten lehiatuko diren bost ontzientzat ez dela berria izango playoffeko esperientzia. Samertolameu Oversea da gehienetan parte hartu duen ontzia, gzutira zortzi aldiz. Eta kontuan hartzeko beste datu bat da, Eusko Label Ligako plaza defendeatzen zuen ontziak 15etik zazpitan lortu duela mailari eustea. 

Playoffen ondoren jarriko da jokoan Bermeo hiriko XXXVI. Bandera, non Eusko Label Ligako lehen zortzi sailkatuek hartuko dute parte. Bi txandatan banatuta eta lerro formatu klasikoarekin, lau kaletan banatuta hiru itsas millako distantzia bete beharko dute ontziek lau luze eta hiru ziabogarekin. Lehen txandan Ondarroa Cikautxo, Donostiarra, Cabo eta Santurtzi Iberdrola arituko dira, eta Ohorezkoan Orio Babyauto, Zierbena Bahias de Bizkaia, GO fit Hondarribia eta Urdaibai Avia. Bermeokoak etxean egingo dute arraun, eta bigarren sailkatuarekin duten 15 puntuko abantailarekin, nahikoa dute GO fi Hondarribiaren atzetik hiru postu sailkatzea matematikoki txapeldun izateko. 

Estropada eremuko denbora onena Ama Guadalupekoak egin zuen 2014an kronoa 19'16"60.  2010etik berdeek lau bandera irabazi dituzte eta Bou Bizkaiak, hiru. Bakarrik Kaiku Produchak 2012an lortu zuen bandera irbaztea bi ontzien aurretik. 

Igandean XLVIII GP - XLIV Bandera El Corte Inglesen txanda izango da, denboraldia itxiko duena. 11:45etik aurrera egingo dio ikuskizunak Portugaleteko uretan, estropada eremu berezia beti, non zaleek gertutik bizi dezakete gorengo arraunaren ikuskizuna. Barruko balizak Canilla Geltoki Zahar parean izango dira, eta zaleek Eusko Label Ligako Fon Zoneazn gozatu ahalko dute Solar Plazan. 

Txanden ordena aurreko eguneko berbera izango da, eta txanda bakoitzeko irteera ordena Bermeoko sailkapenaren alderantzizkoa izango da. Lehen txandaren ondoren 2019ko Liga Euskotrenen arituko den trainerua ezagutuko dugu, eta bigarrenaren ostean Eusko Label Ligan egingo duena. 

Bi txanda hauen ondoren XLVIII GP - XLIV Bandera El Corte Inglesi iritsiko zaio txanda, non Eusko Label Ligako lehen zortzi sailkatuek hartuko dute parte. Txandak aurreko eguneko berberak izango dira, lerro formatuan hiru itas millako distantzia lau luze eta hiru ziabogatan. Bandera garaileari eman eta gero, CaixaBank Koroa emango zaio 2018ko Eusko Label Ligako txapeldunari. 

Castrok du proban egindako denbora onena 18'58"70ko denborarekin eta 2010tik Urdaibaik Aviak (3) eta Kaiku Produchak (4) banatu dituzte garaipenak GO fit Hondarribiak 2012an eskuratutakoa izan ezik. 

Uretan ikusiko al gara?

Itzuli