Albisteak 2018

BEREZIAK

24 Abu 2018

Moañak irekiko du Galiziako asteburua

Moañak irekiko du Galiziako asteburua

Eusko Label Ligako 16. jardunaldia aurkeztua izan da Moañako udaletxean

Eusko Label Liga Galizian izango da asteburu honetan bi estropada jartzeko jokoan. Horietako lehena, XXXVI Bandeira Concello de Moaña - VIII GP Fandicosta, bihar, larunbata, jokatuko da arratsaldeko 18:00etatik aurrera Moañako uretan. 

Arraunaren gorengo 12 ontziak 3 txandatan banatuta lehiatuko dira 3 itsas milla betetzeko 4 luze eta hiru ziabogatan. Irteera ordena Eusko Label ligako sailkapenaren araberako izango da, beraz lehen txandan Tiran Pereira, San Juan Sumelec, Kaiku Producha eta San Pedro arituko dira. Bigarrenean Ondarroa Cikautxo, Donostiarra, Cabo eta Santurtzi Iberdrola. Eta ohorezko txanda Orio Babyauto, Zierbena Bahias de Bizkaia, GO fit Hondarribia eta Urdaibai Aviaren unea izango da. 

Iazko bandera Ama Guadalupekoarentzat izan zen eta estropada eremuko errekorra Mecosek gauzatu zuen 2001. urtean 18'54"76ko denborarekin. 

Goizean Moañako udaletxean egindako aurkezpenean Leticia Santos udalerriko alkatea, Juan Jose Tenorio Tiran Pereirako presidentea, Daniel Benavides Galiziako Xuntako Kirol Sailekoa, Marta Freide eta Kevin Gonzalez Tiran Pereirako arraunlaria izan dira. 

Itzuli