Albisteak 2018

BEREZIAK

11 Abu 2018

Zierbena Bahias de Bizkaia, garaile Ondarroan

Zierbena Bahias de Bizkaia, garaile Ondarroan Zierbena Bahias de Bizkaia, garaile Ondarroan

Galipoek sasoi betean jarraitzen dute aurreko astean Espainiako Txapelketa irabazi ostean

Zierbena Bahías de Bizkaiak denboraldiko lehen bandera irabazi du Ondarroako uretan, Eusko Label Ligan historian lortzen duen bigarrena. Galipoek aukera izan dute azken luzean eta baita aprobetxatu ere, aldaketa asko izan dituen ohorezko txanda batean. 

Urdaibai Avia indartsu atera da lehen paladetan hiru segundoko aldea atera die aurkariei. Bermeotarrak izan dira brankaz azkarrenak baina bigarren luzean GO fit Hondarribiak hartu du aurre eta estropada buruan izan da azken luzera arte. Ama Guadalupekoak bandera irabazi behar zuela zirudienean ezin izan du lana osatu. Zierbena Bahias de Bizkaia eta Orio Babyauto izan dira azkarrenak azken luzean laugarren eta hirugarren kaletik hurrenez hurren, eta bandera jokoan izan dute azken paladara arte. Galipoek ‘mendekua’ hartu dute San Nikolasarekin Orioko estropada buruan edukita. Bigarren izan dira oriotarrak, hirugarren Ama Guadalupekoa eta laugarren Bou Bizkaia.  Lau ontziek bihar ohorezko txandan errepikatuko dute. 

Bigarren txandan Santurtzi Iberdrola oso nagusi izan da hasieratik, eta une batez Urdaibai Avia baino azkarragoa izan da, baina azkenik eguneko bosgarren denbora egin du.  Cabo bigarren izan da 12 sgundora, hirugarren Ondarroa Cikautxo 15era eta Donostiarrak itxi du txanda. 

Bantxak lehen txandan egingo du arraun bihar San Pedrok hiru hamarren azkarrago osatu duelako ibilbidea. Libia nagusitu da lehen txanda eder batean, nagusi sanpedrotarrak bigarren ziabogatik aurrera. Kaiku Producha izan da bigarren 10 segundora, bat gehiago behar izan du Tiran Pereirak eta 14ra iritsi da San Juan.

Urdaibai Aviak jarraitzen du Eusko Label Ligako lider 133 punturekin. Bat jan dio gaur GO fit Hondarribiak 8 puntura kokatuta eta Zierbena Bahias de Bizkaiak, gaurko garaipenaren ondoren, Ama Guadalupekoatik 3 puntura kokatu da

GU Arraunek hautsi du bateleren hegemonia

Donostiarrek Liga Euskotrenen lehen aldiz historian irabazi dute bandera estropada zirraragarri batean, Orio Babyautorekin eta San Juan Iberdrolarekin batera iritsi da GU Arraun, haien aurretik proa sartuta. Estropada oso estua eta itzulerako luze ikaragarria egin dute donostiarrek, oriotarrek eta sanjuandarrek. Azkenean  GU Arraun izan da bandera irabazi duena eta San Juan Iberdrolak garaipen guztiekin egitea ekidin du. Batelerek Liga Euskotren irabazteko aukerak zituzten gaur  baina aurkariak aurretik izan dituzte. Arroxek nahikoa dute bihar ‘Txiki’rekin puntu bat galtzea liga irabazteko.

Txapelketa bihar itzuliko da Hondarribiko uretan Hondarribiko XXXI. Bandera – Mapfre Sari Nagusiarekin Eusko Label Ligan eta Mapfre Banderarekin Liga Euskotrenen

Itzuli