Albisteak 2018

BEREZIAK

10 Abu 2018

Ondarroa eta Hondarribia lehia berrabiarazteko

Ondarroa eta Hondarribia lehia berrabiarazteko

Eusko Label Liga eta Liga Euskotren ur bizkaitarretan bueltatuko da larunbatean eta gipuzkoarretan igandean

Etenaldia bukatuta adrenalina bueltan da traineruen gorengo txapelketara. Ondarroak hartuko du larunbatean arratsaldeko 18:00etatik aurrera Eusko Label Liga Ondarroako XXXIV. Bandera - Cikautxo Sari Nagusia jokoan jartzeko. Liga Euskotrenen kasuan lehen aldia da emakumeen txapelketa bizkaitar udalerrian jokatuko dena. Igandean Hondarribiaren txanda izango da, bertan jokatuko da Hondarribiko XXXI. Bandera - Mapfre Sari Nagusia Eusko Label Ligan, eta lehen edizioa izango du Mapfre Banderak Liga Euskotrenen. 

Era horretan, Eusko Label Liga bigarren aldiz iritsiko da Ondarroara, lerro formatuko estropada batean, bi luze eta ziaboga batekin emakumeen kasuan eta lau luze eta hiru ziaboga gizonezkoen kasuan. Azken hauek sailkapen orokorraren arabera irtengo dira 3 txandatan banatuta. Barruko balizak Egidazu Kaia kaleko kai-muturreraren parean egongo da kokatuta eta Eusko Label Ligako Fan Zonea Itsasaurre Plazan egongo da kokatuta. Iaz garaipena Urdaibai Aviarentzat izan zen, eta estropada eremuko errekorra Getariak dauka 19'17"79ko denborarekin. 

Igandean 11:45etik aurrera Hondarribiak jasoko du beste behin ere gorengo arraunaren txapelketa, duela 15 urte ACT sortu zenetik ez du huts egin Bidasoko zitak. Formatua klasikoa izango da Ondarroan bezala, emakumeek 1,5 millako distantzia eginda eta gizonezkoek 3 millakoa. Azken hauek 3 txandatan banatuta arituko dira baina irteera ordena Ondarroako estropadaren sailkapenaren araberakoa izango da. Bou Bizkaia da Hondarribiko Bandera - Mapfre Sari Nagusia gehienetan irabazi duen trainerua, 6 aldiz lehenengoz 2006an irabazi zuenetik. Iaz ere garaile irten zen eta errekorra ere bizkaitarren eskuetan dago 2008an kronometroa 19'21"81an gelditu zutenetik.

Bermeokoak lider dira etenaldiaren aurretik Santurtzin irabazi eta gero. 124 punturekin GO fit Hondarribiak baino 9 gehiago dituzte, eta Zierbena Bahias de Bizkaiak baino 14 gehiago. Liga Euskotrenen, San Juan Iberdrola Liga Euskotreneko txapeldun izan daiteke bihar bertan Orio Babyautori 2 puntuko abantaila ateratzen badio. Kasu hori ematen ez bada, nahikoa luke horiek baino puntu bat gehiago ateratzea estropada batean eta bestea bukatzearekin bosgarren urtez jarraian Liga Euskotreneko txapeldun izateko. 

Beraz, gauza asko jokoan asteburu honetan. Zer gertatuko da?

Itzuli