Albisteak 2018

BEREZIAK

09 Abu 2018

Eusko Label Liga Ondarroan bueltatuko da

Eusko Label Liga Ondarroan bueltatuko da

Arraunaren gorengo txapelketa etenaren ondoren itzuliko da

Larunbatean arratsaldeko 18:00etatik aurrera Ondarroan jokatuko da XXXIV Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia. Ligako etenaldiaren ondoren, Eusko Label Ligako ontziak CaixaBank Koroaren bila arituko dira berriz ere. 

Bigarren aldiz iritsiko da arraunaren gorengo lehia Ondarroara iazkoaren ondotik, ACTk eta Ondarroa Cikautxo klubak antolaturiko estropada da, Ondarroako Udalaren eta Cikautxoren babesarekin. Formatu klasikoan jokatuko da estropada, 2 luze eta ziaboga bakarrarekin emakumeen kasuan eta lau luze eta hiru ziabogarekin gizonezkoetan. Iazko garaipena Urdaibai Aviarentzat izan zen eta markarik onena Getariak dauka 19'17"79ko denborarekin. 

Irteera ordena sailkapen orokorraren alderantzizkoa izango da. Lehen txandan Tiran Pereira, San Juan Sumelec, Kaiku Producha eta San Pedro izango diran. Bigarrenean Ondarroa Cikautxo, Donostiarra, Cabo eta Santurtzi Iberdrola. Eta ohorezkoan Orio Babyauto, Zierbena Bahias de Bizkaia, GO fit Hondarribia eta Urdaibai Avia

Goizean egindako aurkezepenean Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako Alkatea, Unai Barrenetxea Kirol Zinegotzia, Visit Beiro Parekotasun Zinegotzia , Gotzon Juaristi  Cikautxoko Presidentea eta Gorka Elordi Ondarroa Cikautxoko Presidentea izan dira. 

Ikusi estropadako dossierra

Itzuli