Albisteak

BEREZIAK

31 Uzt 2018

Hondarribira iritsi da Tour Corona CaixaBank

Hondarribira iritsi da Tour Corona CaixaBank

Hondarribiko Hondartza Kiroldegiak hartuko du datorren ostiralera bitarte Corona CaixaBank Tourra

Aurrera jarraitzen du Corona CaixaBank Tourrak eta aste honetako geltokia Hondarribiako Hondartza Kiroldegia izango da, bertan egongo da garaikurra ostirala bitarte. Izan ere, geldiune honen ondoren, Tourrak bidea egingo du asteburuko estropadetan, XXXIX. Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia eta Hondarribiko XXXI. Bandera - Mapfre Sari Nagusia.

#TourCoronaCaixaBank traola erabilita denboraldiko azken estropada Eusko Label Ligako ontzian bizitzeko bi baimen irabazi ditzakezu, non hain justu, Caixabank Koroa emango zaio txapelketako irabazleari. Gainera, Patroi Onenaren CaixaBank maillota eramateko zozketan sartuko zara, aurten Kiborrek diseinatutakoa, Eusko Label Ligako Official Partnera. Zozketan sartzeko egin beharreko gauza bakarra, uda osoan izango diren Corona CaixaBank Tourreko geltoki gertukoenera joan eta ondoren CaixaBank Koroarekin argazkia ateratzea da. Jarraian Twitterren @actraineras jarraitu eta argazkia igo ezazu #TourCoronaCaixaBank traolarekin. 

Itzuli