Albisteak 2018

BEREZIAK

17 Uzt 2018

Oriora iritsi da Tour Corona CaixaBank

Oriora iritsi da Tour Corona CaixaBank

Orioko Hotel Villa Antillak hartuko du ostirala bitarte Corona CaixaBank Tourra. 

Aurrera jarraitzen du Corona CaixaBank Tourrak eta aste honetako geltokia Orioko Hotel Villa Antilla izango da, bertan egongo da garaikurra ostirala bitarte. Izan ere, geldiune honen ondoren, Tourrak bidea egingo du asteburuko estropadetan, larunbatean II Adegi Bandera Pasaian eta igandean, bestalde, Orioko Estropadak - VI Orio Kanpina Banderaren txanda izango da.

#TourCoronaCaixaBank traola erabilita denboraldiko azken estropada Eusko Label Ligako ontzian bizitzeko bi baimen irabazi ditzakezu, non hain justu, Caixabank Koroa emango zaio txapelketako irabazleari. Gainera, Patroi Onenaren CaixaBank mallota eramateko zozketan sartuko zara, haruten Kiborrek diseinatutakoa, Eusko Label Ligako Official Partnera. Zozketan sartzeko egin beharreko gauza bakarra, uda osoan izango direnCorona CaixaBank Tourreko geltoki gertukoenera joan eta ondoren CaixaBank Koroarekin argazkia ateratzea da. Jarraian Twitterren @actraineras jarraitu eta argazkia igo ezazu #TourCoronaCaixaBank traolarekin. 

Itzuli